Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-11-2014




Lesioen tratamendua: Hotza noiz aplikatu Lesioen tratamendua: Hotza noiz aplikatu

Lesioen tratamendua: Hotza noiz aplikatu


ITURRIA: Sportlife
Argi dituzu kontzeptuak? Noiz aplikatu behar dugu hotza? Eta badakizu nola edo zein metodo den eraginkorrena? Artikulu honetan dena azalduko dizugu. 

Hotzaren erabilera oso gomendagarria da kontusioak eragindako lesioa dagoenean edo heriotza zelularra eragiten duen gehiegizko eskaria egin badiogu muskulatura-hezurdura sistemari. Hasieran mina agertzen da edema edo baliteke ubela ere sortzea. Hamar minuturen buruan hodi-uzkurdura sortuko da gunearen koagulazioan lagunduko duena. Ondoren, hurrengo hiru edo lau egunetan gorridura izango da, zonaldean tenperatura altuagoa, hantura, mina edo funtzioaren galera ere gerta liteke. 

Egoera post-traumatiko akutu hauetan gomendagarria da hotza aplikatzea. Baina ez dira bakarrak. Oinazea agertzen den gaixotasunetan (ebakuntza ondoren, adibidez) eta hantura dagoenean oso gomendagarria da. 
Ehun mota askori aplika diezaiokegu: muskuluak, zuntzak, lotailuak, hezurrak, ehun konjuntiboa, odol-hodiak eta nerbioak.

Zer gertatzen da hotza aplikatzean?
Eragin fisiologikoak sortzen ira gorputzean eta hauek lesioaren ostean osatze prozesua errazten du: guneko ehun-metabolismoaren gutxitzea, edema eta hantura jaistea, espasmo muskularraren gutxitzea, mina gutxitzea, hodi-uzkurdura

Hotza ala izotza?
Izotza jartzea da crioterapia modu klasikoena, baina benetan eraginkorra dena hotza aplikatzea da. Izan ere, izotza zuzenean jartzea baita azala erre diezakeguna. 

Hainbat aplikazio era daude criopatiari dagokionez: izotz-poltsa arruntak, cold pack-ak, erabili eta botatzeko izotz-poltsa kimikoak, eskuoihal edo zapi heze eta hotzak, bainu hotzak, lurrun hotzeko espraiak, gel hotzak. Eta hauen artean bereziki deigarri iruditu zaiguna Physicool izenekoa izan da, hotzaz gain eutsi eta konpresioa ematen duen bendaje bakarra. Bi orduko gehienezko iraupena du, ez da aurretik hoztu beharrik eta bizkor gutxitzen ditu hantura eta mina. Lesio osteko lehen 48 orduetan jarraian erabiliz gero lesio gunearen mugimenduaren hobekuntza ekarriko du. 

Physicool hotz efektudun likidoaz bustia dago eta azala ikutzearekin batera ehuneko berotasuna xurgatzen du. Honela ehun sakonak hozten dira eta aldi berean uzkurdura eragiten du ehun bigunen hantura gutxitzea lortuz.

360 graduko estalduraz, osatze prozesua bizkortzen du bere eragin hirukoitzari esker, ebakuntza osteko osatze prozesuetan eta kirol-saio bizien ondoren.  

Gehiago itzuli