Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-11-2014




NUTRIZIOA: Oilaskoa, txerrikia, txekorra, arkumea... Zer da hobea? NUTRIZIOA: Oilaskoa, txerrikia, txekorra, arkumea... Zer da hobea?

NUTRIZIOA: Oilaskoa, txerrikia, txekorra, arkumea... Zer da hobea?


ITURRIA: Sportlife
Zer da hobea, oilaskoa, txekorra, txerrikia, arkumea? Haragi guztiak ez dira berdinak, batzuek besteek baino gantz gehiago daukate, baina denak dira proteina-iturri ona. Ikas ezazu haragiak bereizten eta haietaz modu egokian eta kontzientzia txarrik gabe gozatzen.

Haragi-arloan, nire ustez gakoa da “gutxi eta oso ona". Zeren eta haragia gustuko baduzu, ez duzu hura saihestu beharrik. Hobe, ikas ezazu hura ondo jaten, kalitate oneko haragia kirolari baten elikaduran toki nabarmena duen elikagaia delako.

Giza dieta aztertzen badugu, ikusiko dugu haragia ohiko elikagai bat izan dela gure bilakaeran. Intentsitate handiko entrenamenduen goraldia dela-eta, boladan dago berriro ere haragijalea izatea. Ariketa-mota honek gantza galtzea eta muskulu-masa irabaztea indartzen ditu, eta proteina asko dituzten dietekin lotzen da. Honezkero ospetsua den paleodietaren kasua da hori, gure arbaso ehiztariek eta biltzaileek jaten zituzten elikagaiak jatean oinarritzen dena. Ikerketa antropologikoen arabera, antzinako giza dietak elikagai natural asko zeuzkan, hala nola barazkiak, ortuariak, fruitak, haziak, arrautzak, eta proteina-iturria arrautzetatik eta hegazti-haragitik zetorren, ehiza-haragitik eta arrain eta itsaskietatik. Orain gauzak aldatu egin dira, baina ehizak eta arrantzak funtsezko betekizun bat izan zuten giza bilakaeran, lehenengo "Homo sapiens-en" bizirautearen arrakastaren gakotzat hartzen dira; hain da hala, ezen talde-lanaren lanaren beharra suspertu baitzuten ehizan arrakasta izateko eta arriskuak saihesteko, eta orobat pentsamendu adimenduna eta ehizaldiak antolatzeko eta ehizan eta arrantzan ibiltzeko, pisua garraiatzeko eta elikagaiak garbitu eta prozesatzeko tresnak egiteko sormena bultzatu zutelako. Eta nutrizio-ikuspegitik, arrainaren eta abere-haragiaren proteina-kalitateak balio biologiko handiaren, B taldeko bitaminen, bereziki B12 eta burdina eta zinka bezalako hartzea hobetu zuen. Eta arrainari dagokionez, omega-3 azido koipetsu ospetsuek ere oso garrantzitsuak dirudite burmuina garatzeko eta babes kardiobaskularrerako.

Ene uste apalean, haragiarekiko arazoa sortu zen gure aiton-amonen platerean luxuzko elikagai bat izatetik merkatuetan aise aurkitzen den elikagai bat izatera pasatu zenean, merkeagoa dena eta abeltzaintza intentsibotik eratorritako elikagai bat, hark ganadua gizentzeko produktuez eta antibiotikoez, kontserbanteez, koloranteez, e.a. abusatu baitu, prezio apaletan eta kalitate okerragoko haragiari fresko eta erakargarri eusteko. Konbentziturik nago haragia kontsumitzea gaixotasun kardiobaskularrekin eta minbiziarekin lotzea okerreko aukeratik eta ia-ia egunero haragi merkea edo prozesatua jatearen abusutik datorrela. Eta hobe ez mintzatzea janari azkarrean kontsumitzen den haragiaz, non eta prezioa haragiaren kalitatea jaisten den aldi berean jaisten den. Haragi honek ez du zerikusirik gure arbasoen ehiza-haragiarekin, hura gogorragoa baitzen, gantz gutxiago zeukan eta ehizaren eginahal eta izerdiari esker lortzen zen.

Haragia ezagutuz
Haragia esaten diegu jan daitezkeen animalien zati bigunei, bai ugaztun eta hegaztien muskuluak, bai erraiak. Hauexek dira gehien kontsumitzen diren haragiak: behikia (txekorra, urtebeteko bildotsa eta behikia), txerrikia, oilaskoa eta indioilarra.
Haragietan bereizten dira haragi gorriak (behikia, ahunzkia, zaldikia eta ardikia) eta haragi zuriak (untxia, indioilarra, oilaskoa, e.a.). Bi motek antzeko proteina-kalitatea daukate, baina haragi gorriak, gorriak dira mioglobina-kopuru handiagoa daukatelako (burdina daraman eta hemoglobinaren antzekoa den proteina, oxigenoarekin lotzen dena). Gorri kolorea lotzen da ere iragazitako gantz kopuruarekin; beraz, ez ezazu haragi gorria har burdin kopuru handiagoa daukalako bakarrik.

Haragi guztiak ez dira berdinak. Proteinaren kalitate biologikoan izan ezik, haragi bakoitza ezberdina da. Hegazti-haragiak gantz saturatu gutxiago dauzka eta untxi-haragia da erreskadako azkena, duen gantz saturatuen kopuru apalarengatik. Haragiak eta haragi-ebakitzeak bereizten ikasi behar duzu. Txerrikiak ez du oilaskoarekin zerikusirik, eta, txerrikiaren barruan, xolomoak ez du hirugiharrarekin zerikusirik. Txekorrean, gantz gutxiago dago biribilkian edo xolomoan, besoan edo saihetsean baino. Arkumean, gantz zuria kentzen baduzu, hobe besoa, hanka edo saihetsa baino. Idikian, biribilkiak entrekotak edo magalak baino gantz gutxiago dauka. Txerrikian, xolomoan edo azpizunean hirugiharrean edo txuletan baino gantz gutxiago dago.

Haragia jatearen edo ez jatearen ataka. Literatura zientifiko eta sasi-zientifiko asko dago haragia jateak osasunean dituen efektuei buruz (onak eta txarrak), eta dena ez da egia, ezta gezurra ere. Beti esaten dut muturrak ez direla onak jaterakoan. Dieta osasuntsu batean, ezin dira normaltzat hartu ez haragi asko jatea, ez batere ez jatea. Begetarianoak oso nutrizionista iaioak dira eta beren dieta oso orekatua dago haragiaren eta abere-jatorriko elikagaien proteinak, bitaminak eta mineralak ordezteko. Aukera pertsonala da eta hura errespetatu beharra dago. 

Gehiago itzuli