Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-11-2014




Kirolariaren gorputzaren sistema kardiobaskularra Kirolariaren gorputzaren sistema kardiobaskularra Kirolariaren gorputzaren sistema kardiobaskularra

Kirolariaren gorputzaren sistema kardiobaskularra


FUENTE: Sportlife
Jakin nahi al duzu nola funtzionatzen duen zure sistema kardiobaskularrak zeure gorputzari poz makarenoa ematen diozunean?

Sistema kardiobaskularra bihotzak eta gorputz guztian zehar adarkatuta dagoen zuhaitz baskular batek osatzen dute, non eta odolak oxigenoa eta nutrienteak edo mantenugaiak garraiatu eta hondakin metabolikoak biltzen dituen.

Sistema horrek ariketa fisiko kardiobaskularrari erantzuten dio egokitzeak sortuz, zeintzuek, errendimendua hobetzeaz dain, kirolariaren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen duten.
 
→ Aire-hartzea
Sudurrak eta ahoak hartzen dute airea kanpotik. Arnas maiztasuna handitu egiten da ariketaren bidez.
→  Zain-itzultzea CO2arekin
CO2 zain-itzultzearen bidez garraiatzen da, zeina muskulu-uzkurdurek lagunduta, berriro igotzen baita bihotzera, biriketara punpatua eta azkenean kanpora botea izateko.
→  Ura botatzea (izerdia)
Energia lortzerakoan produzituriko ura izerdi tankeran botatzen da tenperatura erregulatuz giza erradiadorearen gisa.
→  Energia lortzea
Oxigenoa zeluletara igarotzen da, non eta hainbat energia-substraturekin batera (glukosa, azido koipetsuak) energia kimikoa, ura eta karbono-dioxidoa lortzen den.
Energia kimikoa energia mekaniko bihurtzen da mugimendu horretarako beharrezkoa den muskulu-uzkurdura gertatuz.
→  Gasaren trukea
Behin biriketara heldu ondoren, albeoloek egiten dute gas trukea: oxigenoa odolera igarotzen da eta karbono-dioxidoa botatzen da. Ariketaren bidez, gas truke horrek eraginkortasuna hobetzen du zabalkunde albeolo-kapilarrean.
→  Bihotzaren punpatzea
Oxigenoaz aberasturiko odola bihotzera iristen da eta ezkerreko bentrikulutik sistema osora bidaltzen da. Bihotzeko muskulua ariketari egokitzen zaio eta muskulu handiagoa, sendoagoa eta ahaltsuagoa bihurtzen da, odol punpatzearen sistema hobetuz.
→ O2 garraiatzea
Oxigenoa hemoglobinaren bitartez garraiatzen da odoletik eta oxigenoa eskatzen duten organo eta muskulu ezberdinetara iristen da. Modu kardiobaskularrean entrenaturiko pertsonetan odoleko hemoglobina kopurua handiagoa da.
→  O2 zelularra ekartzea
Kapilarrak arteria periferikoen azken adarkatzeak dira; zelula-geruza bakar batek osatzen diru bere zatiak, hala odolaren eta zelulen arteko substantzien trukea ahalbidetuz. Oxigenoa zeluletara pasatzen da eta karbono-dioxidoa eta beste hainbat hondakin barrualde kapilarrera igarotzen dira.

Zirkulazioa
Zain-itzultzea grabitatearen aurka izaten da. Zain-hodiek dituzten barrualdeko balbulek bere atzeranzko isuria saihesten dute. Ariketak mesede egiten dio zain-itzultzeari, odola “punpatzen” duten muskulu-uzkurdura dinamikoei esker.

Zirkulazioa bi zirkuituk osaturiko sistema itxia da. Zirkuitu txikiagoa birika-zirkulazioari dagokio eta bere egitekoa da oxigeno gutxi daukan odola biriketara eramatea eta hura bihotzari itzultzea oxigenoz garbitu eta arazturik.

Zirkuitu handiagoa edo zirkulazio sistemikoa ezkerreko bentrikuluak bultzatzen du eta oxigenoztaturiko odola dakarkie ehun guztiei.

Ariketa kardiobaskularra egiten ari den bitartean, odol isuria birbanatu egiten da, muskulu aktiboei odol gehiago emanez.

Nerbio-sistema sinpatikoak murriztu egiten du urdailari, hesteei, giltzurrunei eta larruazalari emandako odol kopurua; hodiak dilatatu egiten dira, berriz, muskuluei odola ematen dieten hodietan, hala odol kopuru handiagoa iristen delarik, eta horrekin batera, nutrienteak eta oxigenoa.

Atseden baldintzetan muskulu bidezko odolaren isuria 4-7 ml aldatzen da muskuluaren 100 g bakoitzeko, eta ariketa intentsoki egiten ari den bitartean 60-80 ml handitu daiteke muskuluaren 100 g bakoitzeko, alegia, 15-20 bat aldiz handiagoa.

Odola
Entrenamendu kardiobaskularrarekin globulu gorri kopuru handiagoak sortzen dira, eta hala odoleko hematokrito maila handitu egiten da.
Oxigenoa garraiatzeko gaitasuna handitzen du eta errendimendu aerobikoa hobetzen du.

Hematien, eritrozitoen edo globulu gorrien egitekoa da funtsean oxigenoa organismoaren zeluletara garraiatzea.

Hematokritoa da globulu gorrien frakzio edo zatikiak betetzen duen odolaren bolumenaren ehunekoa.
Zenbaki normalak tarte honetan dabiltza: gizonezkoak, % 40,7tik % 50,3ra; emakumezkoak, % 36,1etik % 44,3ra.
Altueran entrenatzen denean (1500/1600m) oxigenoaren ekarpena murriztu egiten da, eritropoietina (EPO) giltzurrunetatik askarazten da, hematokritoa handitzen da odoleko eritrozitoen kopurua handituz, oxigenoaren ekarpen egokia ostera ere berreskuratzen den arte. Berriz jaisterakoan oxigenoa garraiatzeko gaitasuna hobetu egiten da.

Bihotza
Bihotza odola organismo osotik bidaltzen duen punpa da. Ukabil baten tamaina du, eta bere taupadak sortzen dira balbulak ixterakoan izaten den soinuarengatik.

Bihotzaren taupadak minutuko (bihotz-maiztasuna, B.M.) ariketaren intentsitatearen erreferentzia objektiboa dira.
B.M. adinarekin murrizten da eta ez da ariketarekin aldatzen.
Atsedeneko B.M. kirolarietan apalagoa bada ere, bihotz-muskulua eraginkorragoa da eta odol kopuru handiagoa punpatzen du taupada bakoitzean.
Intentsitate bererako, pertsona sedentarioek B.M. handiagoak dituzte.
 Lan kardiobaskularrarekin, bihotz-barrunbeak handitzen dira.
Bihotz-hormak kirolaria ez den biztanlerian baino lodixeagoak dira.
Oro har, bihotza modu harmonikoan hazten da eta ez da desorekarik izaten bihotz-barrunbeen bolumenaren eta hormen loditasunen artean.
% 25erainoko egitura-aldaketak sorraraz daitezke.
Bihotz-muskuluaren hobekuntza horren ondorioz, atsedeneko bihotz-maiztasuna murriztu egiten da.
Ariketa egin ahala, bihotzak punpatu egiten du, bere barrunbeak gehiago eta gainera maizago beteaz. Bihotz-gastua atsedeneko 5 l/min.tik gehieneko ariketako 30 l/min.ra handitu daiteke, 5-6 aldiz handitzen delarik.
Arteria-presio sistolikoa atsedenean dagoenean baino halako bi handitzen da.
Bihotz-muskuluaren gehieneko adierazpide hori % 80ko intentsitateetan gertatzen da.
Horixe da intentsitaterik egokiena osasunerako mesedegarri diren bihotz-egokitzeak sorrarazteko.

Gehiago itzuli