Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-11-2014




Gero eta adin handiagoa, orduan eta intentsitate handiagoa Gero eta adin handiagoa, orduan eta intentsitate handiagoa

Gero eta adin handiagoa, orduan eta intentsitate handiagoa


ITURRIA: Sportlife
Latz eragiozu gehixeago urtea betetzen duzunero 100 urtetara burdinazko osasunarekin iristeko

Menopausiaren ondoren ariketa bizkorrak egiten dituzten emakumeek daukate osteoporosi, eta bizkarreko min gutxien eta kolesterol maila onena, baina emakume asko kirola egiten hastearen beldur dira eta min har dezaketela uste dute, baina ez da horrelakorik.

Erlangeneko Unibertsitateko sendagileek ikerketa bat egin zuten 48 urtetik  60 urterako 50 emakumerekin; haiei proposatu zieten aholkatu ohi den baino entrenamendu-plan intentsoago bat, zeren eta lasterka egitea, jauzi egitea edo pisuak egitea barne biltzen zituen, asteko 4 egunean bi urtean zehar egin behar zituztenak; egiaztatu zuten ez zutela minik hartzen, eta gainera, emakumeak askoz ere hobeto zeuden bai fisikoki, bai psikologikoki.

Adituek aholkatzen dute lesioak saihestearren ariketen intentsitatea progresiboki handituz ibiltzea, 5. hilabetera iristeko, orduantxe has baitaiteke inpaktu handiko zenbait jarduera egiten.

Ez ahaztu ere urteak igaro ahala gehiago atseden hartzearen beharra dela gure entrenamenduan aldatzen den gauza bakarra, beraz, ez itzazu luzaketak ahantz eta errespetatu lo-orduak, entrenamendu intentsoak ondo zeureganatu ahal izan dezazun.

Gehiago itzuli