Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2014




Errendimendua handitzen laguntzen duten elikagaiak

Errendimendua handitzen laguntzen duten elikagaiak


ITURRIA: Sportlife
¡Doping naturala! Errendimendua hobetzeko aukera natural eta osasungarriak ematen dizkizugu.

ANABOLIZATZAILEAK? EZ! HOBE INDIOILAR BULARRA!
Droga dopatzaile arriskutsu honen ordezko naturala indioilar bularra da, jatorri organikoa duena. Kreatina, L-karnitina, glutamina eta glizina maila altuak ematen dizkigu, proteina edukia haragi gehienen aldean altua da, %24-koa, eta gantz kopurua % 1.1-ekoa, guztien artean baxuena.

JOGURTA HAZKUNTZA HORMONAREN ORDEZ
Hazkuntza hormonaren (HGH) albo-ondorioetako bat aurpegiko hezurren hazkuntza da, nabarmen gertatzen dena probatu duten pertsonetan. Oheratu aurretik anana jogurt greko on bat hartuz anana natural zatitxoekin, L-glutaminaz betea gaueko serotonina eta melatonina jariatzea handituko dira, eta honek HGH eraketa naturalari lagunduko dio. 

ERREMOLATXA: EPO NATURALA
Tamalez txirrindularitza munduan hain ospetsu bihurtu den eritropoietina (EPO), agintariak interes ekonomikoek mugituta txirrindularitza miatzera eraman dituena, beste kirol batzuetan erabiltzen den arren, hematokrito maila eta globulu gorrien kontzentrazioa gehitzen ditu, errendimendu aerobikoa hobetuz. Erremolatxari EPO naturala deitzen diote bere aparteko bertuteak direla eta, baina EPO sintetikoak osasunari egin diezaiokeen kalterik gabe, EPO-ak arazo kardiobaskularrak eragin ditzake eta.

Gehiago itzuli