Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2014




Gehiegizko pronatzailea al zara? Gehiegizko pronatzailea al zara?

Gehiegizko pronatzailea al zara?


ITURRIA: Sportlife
Denok daukagu nolabaiteko pronazioa korrika egiten dugunean, baina pronazio hori gehiegizkoa denean arazoak sortzen dira. Oinari atzetik begiratuz gero, pronazioari buruzko informazioa izan dezakegu, Helbing lerroa aztertuta.

Pronazio-angelua Helbingen lerroaren bidez neurtu daiteke. Herbingen lerroak, belaunatzea, muskulu bikiaren ardatza eta orpoa erdi-erditik zeharkatzen dituen lerro bertikala da.

Orpoa estatikoa da eta gorputzaren pisuaren eta grabitatearen eragina baino ez ditu jasaten eta, ondorioz, kanporanzko desbideratzea sortzen da. Desbideratze hori 0º eta 6º bitartekoa bada, normaltzat jotzen da eta 6º gradu baino gehiagokoa denean, gehiegizko pronazioa dagoela esaten dugu. Gradu gutxi direnean, ariketa batzuk eginda, seguruenik, oinak funtzio mekaniko egokia egingo du berriz ere. Desbideratzea handia denean, seguruenik, egitura-arazoa izango da eta komenigarria da podologo batek azterketa osoa egitea eta oinetako eta barne-zola bereziak erabiltzea, arazoa konpontzeko.

Gehiago itzuli