Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2014




Txirrinda hautatzeko irizpideak: jarduten hasteko mendiko bizikleta zurrun onenak

Txirrinda hautatzeko irizpideak: jarduten hasteko mendiko bizikleta zurrun onenak


ITURRIA: Sportlife
Mendiko txirrindaren mundu bikainean hasi nahi baduzu, hona hemen mendiko bideetan zure lagunik onena izango den bizikleta hautatzeko zenbait irizpide.

Mendiko txirrinda zurrun sinple bat erabiltzen badugu, kirol ikaragarri hori benetan gustuko dugun jakingo dugu. Lehenbiziko bizikleta erosten dugunean, ez da gomendagarria diru handirik gastatzea. Bizikletarekin disfrutatzeko eta, gerora, teknika hobetu ahala maila hobetzen dugunean, modelo hobea erosi beharrik ez izateko, zenbait alderdi kontuan hartu behar ditugu. 

Lehenbizi, engainurik ez izateko, gurpilaren tamaina kontuan hartu behar dugu. Gaur egun, eztabaida sortu da mendiko bizikletaren munduan, gurpilaren tamaina egokia zein den eta zein ez denari buruz. Azkenik, badirudi, 27.5”-koa nagusitu dela ia diziplina guztietarako. Zure lehen bizikletan, 29”-koa ez jartzea gomendatzen dizugu, iritzi argia ez baduzu. 29ko txirrindak pisutsuagoak izan ohi dira, batez ere gama horretan jartzen diren gurpilen eraginez, eta horrek 299”-ko gurpilen abantailak murriztu egiten ditu neurri handi batean eta, horrela, are gehiago nabarmentzen dira ahultasunak. 27,5”koen artean, ordea, txirrinda orekatuagoak aurkituko dituzu, pisu txikiagoa dutelako, errazago gidatzen direlako eta ez delako behar eskakizun fisiko handirik; ondorioz, jarduera dibertigarriagoa izango da, seguru. 26”-koak baztertuta gelditu dira, fabrikatzaile gehienek 27,5”-koak ezarri dituztelako neurri estandar gisa, eta horregatik, 26-koak ia desagertzen hasi dira. Beraz, egokiena 27,5”-koa hautatzea da, zeren ordezko piezak errazago lortzen baitira eta, inoiz bizikleta aldatu eta lehengoa errazago salduko baitugu.

Ahaztu ezin ditugun beste elementu batzuk transmisio-multzoa eta balaztak dira. Transmisioari dagokionez, hasteko, transmisioak fabrikatzen espezialistak diren Shimano edo Sram etxe handietako 18 abiadurako bizikleta da aukerarik egokiena. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu funtzionamendu aldetik, baina biak dira onak eta eraginkorrak. Lehenbizi aurkituko dugun 9 abiadurako transmisio-multzoa (berez 27koa, 3 platerez biderkatuz gero) Shimano etxekoa da, ShimanoAcera, izenekoa, hain zuzen. Frabrka japoniarraren transmisio-multzo hori oso ezaguna da. Malgutasun handikoa da eta ez du mantentze-lan handirik behar, horrez gain, prestazio ezin hobeak ditu eta oso funtzionala da. Beste aukera on bat eta, merkeagoa, Shimano TX805 izenekoa izan daiteke, talde bereko maila bat beherago dagoen 24 abiadurako transmisio-talde da (8 abiadura bider 3 plater) eta kirol hau egiten hasteko prestazio onak emango dizkigu. Sram etxeari dagokionez, X5 izeneko transmisio-taldea daukagu. Shimano Acerak baino prestazio (10 abiadura) eta errendimendu hobea baditu ere, garestiagoa da eta ez dugu erraz aurkituko hasiberrientzako bizikletetan. Balaztei dagokienez, oinarrizko modeloetan V-Brake izenekoak muntatzen dira oraindik. Funtzionamendu oso sinplea badute ere, errendimendua ezin da konparatu disko-balaztenarekin. Beraz, ez da komeni horiek aukeratzea, baina 300 eurotik beherako bizikleta erosi nahi badugu, aukera ona izan daiteke, zeren prezio horretan ezinbestekoa izango baita eurok aukeratzea. Beste aukera bat disko-balazta hidraulikoak dira, ez dira hain garestiak eta disko-balaztak erabiltzeko aukera ematen digute, prezio egokian.

Hasiberrien bizikleten modelo zehatzak ikusi baino lehen, azken gomendioa urkila kontuan hartzea da. 900 edo 1000 eurotik beherako aire bidez funtzionatzen duten urkilak (arinagoak) nekez aurkituko baditugu ere, gure lehen bizikletan diru gehiegi gastatu nahi ez badugu, malguki bidez funtzionatzen duten urkilak erosteko aukera oso onak aurkitu ditzakegu merkatuko marka nagusietan; beraz merezi du urkilen kontuan arreta jartzea. Malguki bidez funtzionatzen duten urkilen arteko desberdintasun nagusia blokeatzea da. Blokeatzeko gailuaren bidez, bizikleta blokeatu egin daiteke aldapa gora eta pedal kolpe eraginkorragoa lortzen da, batez ere pedalen gainean tente jartzen garenean eta aldapa gogorrak igo behar ditugunean, zeren une horretan igarriko dugu eta eskertu egingo dugu. Ahal izanez gero, komenigarria da urkila eskulekutik blokeatzeko eta desblokeatzeko urrutiko agindua erabiltzea erosoago gidatzeko. Doitzeari dagokionez, malgukiaren gogortasuna erregulatzeko aukera ematen digun ala ez ikusi behar dugu. Horrela, bidean goazenean urkila gure gustura edukiko dugu eta gogortasuna doituta gure pisuaren arabera erarik onenean funtzionatuko du.

Gehiago itzuli