Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2014




C bitamina, antioxidatzaile indartsua C bitamina, antioxidatzaile indartsua

C bitamina, antioxidatzaile indartsua

ITURRIA: Sportlife
Kirolean lagunduko dizun bitamina antioxidatzailea. Zertarako balio du C bitaminak?

Bitaminetan ospetsuena da. Zelulak babesten ditu hirietako keetako karbono monoxidoaz eta espinaka eta ketutako haragia bezalako elikagaiak jatean barneratzen dugun nitrosaminaz .
 
Kolagenoaren eraketan parte hartzen du eta ehun konektiboa eta artikulazio kaltetuak babesten ditu. Babes immunologiko sistemak hobetzen ditu birus eta bakterio kaltegarrien erasoen aurka. 

C bitamina ugari duten elikagaiak 
Fruitu garratzak (kiwia, papaia, marrubiak, etab.) zitrikoak (laranja, pomeloa, limoia, etab.) barazkiak (mazpila, aza, piperrak, berroa, etab.) arkakaratsa, perrexila.

C bitaminaren eguneko beharra 
Gizon eta emakumeak: 75 mg
Bularra ematen duten emakumeak: 125 mg
Erretzaileek kantitate handiagoa behar dute

Zenbat C bitamina dago elikagai hauen 100 gr-tan:
 Laranja: 50 mg
 Kiwia: 100 mg
 Arkakaratsa: 1250 mg
 Berroa: 60mg
 Brokolia: 110 mg
 Bruselaza: 102 mg

Gehiago itzuli