Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2015




Zazpi trikimailu zure errodaje luzeetarako

Zazpi trikimailu zure errodaje luzeetarako

ITURRIA: Sportlife
Zazpi trikimailu emango dizkizugu zeure erresistentzia kardiobaskularra hobetzeko eta errodaje luzeetan aurrerapenak egiteko. Oso erabilgarriak dituzu maratoi erdi baterako edo maratoi baterako prestatzen bazara.

Zazpi trikimailu hauek oso probetxuzkoak izango zaizkizu zeure erresistentzia kardiobaskularra handitzeko eta zeure errodaje luzeetan hobetzeko.
  • 1. Pilak karga itzazu. Funtsezkoa da ondo hidratatuta egotea eta gordailua karbohidratoez betea edukitzea. Aurreko egunean ur asko edan ezazu egunean zehar eta sar ezazu zeure afarian pasta edo arroza eta proteina zerbait.
  • 2. Distantziak du axola. Ez ezazu zeure arreta guztia denboran jar, behar duzun denbora iraun ezazu eta ahantz ezazu lasterketaren erritmoa. 18 km egitea egokitzen bazaizu ez ezazu denboraren helburu doitu bat finka, zeure errodajearen helburu metabolikoa aldatuko baituzu, hau da, zeure gorputzari gantza erregai gisa erabiltzen erakustea, distantziaz bakarrik pentsa ezazu.
  • 3. Lagunarte onean. Entrenamendu-lagun bat edo gehiago bilatzen baduzu, askoz ere errazago izango duzu errodajea ez saltatzeko eta lana betetzeko, eta gainera kilometroak askoz ere eramangarriagoak gertatuko zaizkizu.
  • 4. Hidratazioa gainezka. Ordubete baino gehiagorako komeni da ura edo zurrutalditxotan hartu ahal izango duzun isotonikoren bat eramatea.
  • 5. Ikuspegia barne. Aukera badezakezu, zeure errodaje luzeetarako bila itzazu alderdi polit eta atseginak; distantzia eskuragarriagoa egingo dizute eta ez duzu nekea horrenbeste nabarituko.
  • 6. Sintoniza zaitez. Bakarrik baldin bazoaz, eraman ezazu motibatzen zaituen musika; ikerketa batzuek frogatzen dute erresistentzia kardiobaskularreko ariketak errazten dituela.
  • 7. Errepostajea: funtsezkoa. Bukatutakoan hidrata zaitez, har itzazu karbohidratoak eta proteina zerbait, hobe lehen ordu erdian. Osagarri errekuperatzaile batek behar duzun guztia dauka, galdu dituzun bitaminak eta mineralak barne.

Gehiago itzuli