Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2015




Zure lehen triatroierako horrela jan

Zure lehen triatroierako horrela jan

ITURRIA: Sportlife

Ezagutu errendimendu onena izateko proba aurretik eta baita ondoren errekuperazioa bizkortzeko ere zer jan behar duzun.

Aurreko gauan
Proba goizean bada 12 ordu lehenago afaldu. Afaltzeko  indize gluzemiko baxua duten karbohidratoak hartu. Ez hartu elikagai berririk eta bestetan emaitza ona eman dizun ohiko afaria egin, honek gainera lasaiago sentiaraziko zaitu. Ongi hidratatua egon behar duzun arren, zure gorputzak ezin du karbohidratoek har dezaketena baino ur gehiago asimilatu, gainhidratazioak gauean komunera altxatzea besterik ez dizu eragingo eta honek loaren kalitatea gutxituko du.  

Gosaria
Ahaztu esperimentuak, hartu karbohidratoak (ogi natural xigortua, oloa bezalako zerealak, fruta), proteína (jogurta, urdaiazpiko egosia) eta kafeina piska bat (kafea edo tea).  Eraman zurekin karbohidrato edariren bat, irten aurretik zurrupadak hartzen hasi glukosa maila egonkor mantentzeko. 


Bukatzean
Errekupera zaitez ahalik eta azkarren pisuaren kiloko 1g karbohidrato eta 6-20 g proteína. Eguerdian otordu osoa egin, baina gehiegikeririk gabe, proteína eta karbohidratoak izateaz gain gantz ez-saturatuak ere izan ditzala. Arratsalde erdian meriendatu glukogeno kontzentrazioa mantentzeko eta metabolismoa gehiegi moteldu ez dadin ekiditeko.

Gehiago itzuli