Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2015




six-pack-a nabarmendu nahi baduzu, jan behar ez dituzun 5 elikagai

six-pack-a nabarmendu nahi baduzu, jan behar ez dituzun 5 elikagai

ITURRIA: Sportlife

Zure helburua abdominalak definituz “six-pack” deritzotena lortzea bada, hemen dituzu zure eguneroko dietatik kanpo utzi beharreko elikagaiak..

Helburua: sabelalde definitu eta indartzea. Zer egin behar dugu?  Ohizko entrenamendu zorrotzaz gain elikadura ere zaidu behar dugu. Hauek dira  zure “sabel- helburua” betetzeko ekidin beharreko bost elikagai.

1."Trans"gantzak: gantz maila igotzen dutenez zure “tableta” azaleratzeko lana oztopatzen dute eta horrez gain, kolesterol txarra ere igoarazten dute eta bihotzeko eritasunak izateko arriskua handitzen dute.

2. Gozagarriak: kafeari goilaratxo azukre botatzeak ez dizu kalte egingo, baina mugaz harago joanez gero ahosabaia mendeko bihur dezakezu eta kaloriarik ez duten arren, ikerketek frogatu dutenez gantzak pilatzen laguntzen dute eta gozagarririk erabiltzen ez duenak gozo edo zabor-jan gutizia gutxiago dituela eta… abdominalak markatzeko aukera handiagoa! 
3. Izoztuak: bistakoa da, prozesatutako elikagaiak dira eta zaporetsuagoak izateko artifizialki aldatuak izan dira. Beraz, ziurrenik trans gantz eta gozagarri gehiago izango dituzte.  

4. "light" janaria: normalean zabor-jan oso kalorikoaren zapore bereko, baina kaloria gabeko produktuak direla ziurtatzen dute. Zenbait ikerketek adierazten duten bezala, elikagai hauek ohituraz jaten dituztenek kaloria gehiago hartu behar izaten dute, elikagai osasungarriak eta ez “light” artifizial modukoak jaten dituztenen aldean. 

5. Sarrerakoak: guztiak ez dira ez-osasungarriak, arazoa prozesaturiko sarrerakoetan dugu, elikagai gutxiko elementu oso kalorikoekin gozatzen baitira. Fruitu lehorrak, fruta edo barazkiak ordezko egokiak dira.

Gehiago itzuli