Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2015




Gripea ekiditeko maiztasunez garbitu beharreko 7 gauza

Gripea ekiditeko maiztasunez garbitu beharreko 7 gauza

ITURRIA: Sportlife

Hotzeria edo gripeak entrenamendu erritmoa (edo zure erritmoa oroar) oztopatzerik ez baduzu nahi, hartu ondo oharra hauek ekidin eta aurre hartzeko. 

Gripe eta hotzeria sasoia iritsi da eta aurre hartzeko modurik onena ondokoek ez kutsatzea da. Oinarrizko higiene neurri bezala jan ostean edo komunera joan ondoren eskuak garbitzeaz gain, ondoan doministikuka eta muki jarioa duten horietaz hurruntzea baino zerbait gehiago egin dezakegu. Gauza asko baitira eskuz esku eta ahoz aho bidaiatzen dutenak eta beraz, zentzuzkoa da ohartu gabe partekatzen ditugun gauza ohikoenak garbitu eta desinfektatzea:

Ordenagailua partekatzea. Zenbait lantokitan ordenagiluak, tauletak, eramangarriak etab. partekatzen dira zenbait programa erabiltzeko edo bilera geletan eskura izateko. Pantailak garbi eta distiratsu egon ohi dira, baina teklatu eta pizteko botoiak ez, beraz, egunero garbitu eta desinfektatzea ez legoke batere gaizki.

Hozkailuko atea. Heldulekua erabiltzen duten pertsonak gutxi badira ere, aztarna eta orbainez beterik egoten dira hauek, eta hatzamarrak dauden non birusak eta bakteriak han.Eta lantokiko hozkailua bada, esan beharrik ez dago zenbat pertsona ezberdinek iku dezaketen hozkailua egunero.

Autoaren bolantea. Autoa partekatzen baduzu, ez ahaztu bolandea toailatxo desinfektatzaile batekin ongi garbitzeaz, bereziki txandakako gidaria izanik aurreko gidariaren osasun egoera ez baduzu ezagutzen. 
 
Etxeko telefonoa. Gaur egun gutxi erabiltzen da etxeko finkoa, baina familia osoak ez ezik garbitzaileak edo zaintzaileak ere erabilitzen dute. Lagunez lagun pasatzen da eta kontaktu fisikorik gabe mikroorganismoak ahotik ahora segundutan barreiatzeko modurik errezena da segundos sin que haya habido contacto físico.

Telebistako urrutiko agintea. Eskuz esku ibiltzen den beste aparatua da hauxe, otorduetan ere. Gainera gaixo dagoena etxean atseden hartzeko geratuz gero, oso ohikoa da sofan telebista ikusten egotea eta beraz, birus eta bakteriei esposaketa denbora luzatzen denez, hauek hurrutiko agintean pilatzea. Gogoratu toailatxo batez egunero garbitzea.

Poltsa, motxila, etab. Heldulekuak garbitzeaz gain, garbigarriak direnak garbigailuan sartzea ideia ona da, lurrean ibiltzen baititugu, gimansioan, arrastaka ibiltzen ditugu, etab. 

Mugikorra. Denetarako erabiltzen dugu, eskuan izaten dugu eta besteekin partekatzen dugu eskuz esku eta ahoz aho erabiliz. Gainera, poltsan sartu edo sukaldeko gainan uzten dugu, komunean, entrenatzera eramaten dugu, goizero esnatzen gaituen iratzargailua da, etab. Nonahiko gailu honek gure bizitzaren onak eta txarrak partekatzen ditu, beraz, garbitu ezazu toailatxo desinfektatzaile batekin garbia mantentzeko eta kutsatzeko arriskurik gabe. 

Gehiago itzuli