Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2015




Txapeldunen trikimailuak: José Antonio Hermida

Txapeldunen trikimailuak: José Antonio Hermida

ITURRIA: Sportlife

Mendi-txirrindularitzako pisu astun baten trikimailuak aurkezten dizkizugu: jakin ezazu nola entrenatzen den eta zer jaten duen José Antonio Hermidak.

Honezkero bada jainkoen linboan mendi-txirrindularitzako bere berezitasunean. Bere ezin konta ahalako tituluen artean, mundu-txapelketa 2010ean eta 2004an Atenasen, Joko Olinpikoetako zilarrezko medaila. Bike aldizkariko “Test The Best”eko "Hall of Fame" sari-ematea baliatu genuen zenbait trikimailu eman ziezagun mendi-txirrindan hobetzeko:

1. Txirrindan ibiltzera irten aurretik karbohidrato asko dituzten elikagai arinak jan behar dituzu ( fabada eta erreki-sortarik ez), hala nola pasta, tortilla, zerealak, etab. Nik, esate baterako, lasterketa 14:00etan bada, 8:00tan gosaltzen dut pixka bat errodatzera ateratzeko (45 min), hotelera itzultzen naiz eta 10:45etan berriro jaten dut pasta edo arroz platerkada bat.12:00etan zirkuitura heltzen naiz eta arrabolean beroketa egiten dut irteera-parrilan 13:45etan prest egoteko.

2. Zaindu borondatezko eta borondatezkoa ez den hidratazioa: aurreko otorduetan fruitak jateak ura ematen dio gure gorputzari modu ia ez-borondatezkoan. Eta txirrindan ere ohiko eran edan beharra dago (15 minutuan behin). Cross Country-ko gure lasterketek ordubete 30’ diraute, nik elikagai likidorik besterik ez dut hartzen (WinForce, CarboBasic, gelak), eta eskola zaharrekoa naizenez, azken biran Coca-Cola bat hartzen dut.

3. Mekanikari on batek txirrinda-azterketak egin behar dizkizu zati nagusi guztien funtzionamendu egokia ziurtatzeko (balaztak, katea, torlojuak, etab) eta baita txirrinda zuen neurria doitu diezazuen (altuera,  zela, eskulekua, etab), eraginkortasuna eta errendimendua hobetu eta lesioak saihestuko dituzulako.

4. Beti ahalegintzen naiz begiradari 5etik 10 metrotara aurreko gurpilaren aurretik eusten. Inprobisatzen eta oztopo handiak eta txikiak saihesten laguntzen dit. Adibide garbi bat ohiko harri bakartia dugu, begiratu eta begiratu egiten diogu hura ez jotzeko eta azkenean bere gainean bukatzen dugu.

5. Eta bukatzeko sekretu bat kontatuko dizuet: Joko Olinpikoetako egun handietan, Mundu Txapelketetan, etab. neure mekanikariei eskatzen diet pedalier kaxako errodamenduak desmonta eta koipeztatu ditzatela …josteko makinako olioa erabilita! “Pro”en maniak…Baina batzuetan funtzionatu egiten dute! Ja, ja, ja.

Gehiago itzuli