Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2015




Bikotearekin lasterka egitearen onurak

Bikotearekin lasterka egitearen onurak

ITURRIA: Sportlife
Oliver Martinezek zuzendutako kirol-psikologiari buruzko ikerketa baten arabera bikotearekin korrika egitera ateratzeak harremana sendotzen laguntzen du.

Ba al dakizu bikotearekin lasterka egitera ateratzeak, elkarren arteko erlazioa sendotzen lagundu dezakeela? Ez da zientzia-fikziozko kontua eta ez gabiltza “maiteminduen sukarrak” jota. Izan ere, horixe da Rexonak, kirola sustatzeaz gero eta gehiago arduratzen etxeak,egindako ikerketa baten oinarrizko ondorioa.Desodorante marka ezagunak ikerketa hori egiteko arrazoia bikotearekin korrika egitera ateratzeak elkarren arteko harremanean nola eragiten duen jakitea izan da. Oliver Martinez kirol psikologoak zuzendutako ikerketa horren ondoriorik bitxiena; alegia, running egitea bikotekideen arteko harremanak sendotzeko tresna izan daitekeela da.

Martinezen hitzetan: “Entrenamenduan helburu,erronka eta motibazio berberak izateak, bikotekideen arteko komunikazioa eta enpatia era erabakigarrian sustatzea eragingo du, elkarren arteko harremana sendotuz”.

Hori bai, mutil-lagunarekin, neska-lagunarekin, senarrarekin, emaztearekin edo maitalearekin (kirolari bakoitzak hauta dezala dagokiona) lasterka egitera ateratzearen onura egiaztatzeko, beti ere,enpatia indartzeko eta errieta saihesteko zenbait gako kontuan hartu behar dira. “Bat-bateko erritmo aldaketaren” ondoriozko ika-mika hutsalak edo gaitzondoak eragindakoak baztertu. Argi izan behar dugu benetako helburua harremanak sendotzea dela. Eta horretarako, oinarrizko lau alderdi kontuan hartu behar ditugu:

-Bikotekide bakoitzaren motibazioak bikotearen enpatia hobetuko dute: batak eta besteak lortu nahi dituen erronkak oso desberdinak badira era, elkarrekin atera daitezke korrika egitera, baina saio batzuk elkarrekin eginez eta beste batzuk banatuta, edota elkarrekin berotu ondoren, bakoitzak bere ibilbidea eginez.
Sport Liferen aholkua: argi esan behar da zenbait gauza ezinezkoak direla, hots: “ni maratoi erdia egiteko prestatzen nabilenez, hemendik aurrera astero 10.000koa egingo dugu”. Horrelako aginduak eta muturreko gauzak esatea, taktika ezin hobea izan daiteke, berriz ere  bakarkako urrezko bizimodura itzuli nahi baduzu, bai eguneroko bizitzan, bai kirolean.

- Elkar motibatzea: erritmorik altuena daramanak bestea motiba dezake, entrenamendua hobetzen laguntzeko estrategiak azalduz (beti ere inoren sentiberatasuna ez dela kaltetu behar kontuan hartuta).

- Elkarren kontra ez lehiatzea, ahalmenak antzekoak ez badira: bakoitzak bere mugak ezagutu behar ditu eta ez da komeni elkarren kontra lehian aritzea, gure maila eta ahalmen fisikoa oso ezberdinak badira.Horrela, bestea frustratzea besterik ez dugu lortuko. Bakoitzak bere burua probatu eta besteari irabazten saiatzeko akordio batera ere iritsi daiteke.
Aholkua: kontus ika-mikekin, osasunaren kalterako izan daitezke, bietako batek (edo biek) galtzearen kontua estu hartzen badu (badute), inork “aurreratzea” onartzen ez baduzue, edo “galtzea” zer den ere ez badakizue.

- Helburu bera izatea: pertsona batzuei hitz egitea gustatzen zaie korrika egiten dutenean, beste batzuei musika entzutea gustatzen zaie edota beren pentsamenduetan murgiltzea dute gustuko.Korrika egitera atera baino lehen, argi utzi behar da entrenamenduan elkarren arteko arauak zein izango diren.
Aholkua: baten batek erritmoa eta intentsitatea aldatu nahi baditu eta bestea entrenamenduan solasean aritu gabe zeharo aspertzen bada, entrenamendu saio lasaiak eta lan anaerobikoko saioak txandakatu, eta aldez aurretik “gaur benetako korrikaldia egingo dugu” esanez. Horrela, ezin izango du esan abisatu ez dugunik.
 
Egia esan, oinarrizko baldintza horiek betez gero, bikotearekin lasterka egitera ateratzean aldaketak sor daitezke running-eko saioetan eta elkarren arteko harremanak sendotu egin daitezke. Bestearenganako enpatia areagotu egingo dugu, aldi berean, gure hankak sasoian jartzen ditugun bitartean.

Beraz, dagoeneko badaukazu neurri berean beldurra ematen duen, gorrotatzen den eta irrika itxaroten den otsailaren 14ari eransteko zerbait. Aterako al gara elkarrekin? Ba al dago hori baino eskaintza hoberik?

Gehiago itzuli