Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2015




Jateari utzi behar ez dituzun  lau elikagai gantzatsu

Jateari utzi behar ez dituzun lau elikagai gantzatsu

ITURRIA: Sportlife
Pisua galtzen saiatzen ari bazara ere, gantza oinarrizko elikagaia da, bizitzeko beharrezkoa. Energia emateaz gain, ilea eta azala osasuntsu mantentzen ditu, K,A, D eta E bitamina lipodisolubleak xurgatzen laguntzen digu. Kolesterola erregulatze du, zelula-hantura saihesten laguntzen du eta gorputzaren tenperatura erregulatzen du.
 
Gantzak platerean ekiditen ohitu gara, baina hori konpondu beharreko akatsa da, gantz osasungarriak dituzten elikagaiak aukeratu behar ditugu: monoasegabeak (azido oleikoa), poliasegabeak (omega-3 eta omega-6).

Hauek dira zure otorduetan falta ezin diren gantz eta kaloriatan aberatsak diren elikagaiak:

Ahuakatea. Ahuakate erdiak 15 g gantz ditu, horietatik 10 g monoasegabeak dira eta  2 g poliasegabeak. Ahuakatea gurinaren edo mahonesaren ordez erabil dezakezu plater eta ogitartekoetan.

Almendrak. Fruitu lehor asegarria da duen zuntzagatik eta E bitamina dute antioxidatzailea dena. 23 almendra anoak 14 g gantz ematen dizu, horietatik 9g monoasegabeak dira eta 3,5 g poliasegabeak.

Izokina. Arrain hau omega-3 gantz-azidoetan aberatsa da eta beste arrain urdinen aldean duen abantaila hain luze bizitzen ez denez metal astun kutsagarri gutxiago pilatzen dituela da. Izokin anoak 9 g de gantz ditu, horietatik 4g monoasegabeak dira eta 2,5g inguru poliasegabeak.

Olibak.  Hain osasungarria den oliba olioaren jatorria dira, baina fruitu moduan zuntza eta mineralak ere badituzte. 10 oliba handiko anoak 5g gantz dauzka, horietatik 3,5g monoasegabeak eta 0,4g poliasegabeak. Oliba olioa koipetsuagoa da, koilarakada batek 13g gantz dauzka, horietatik 10g monoasegabeak eta 1,5g poliasegabeak.

Liho haziak. Hazi osoen koilarakadak 4g inguru gantz ditu, 1g monoasegabeak eta 4g poliasegabeak. Gainera zuntz iturria eta eritasun kardiobaskularrak ekiditen dituen antioxidatzaile begetala dute, lignanoa.

Arrautzak. Tamaina handiko arrautzak ia 5g gantzi ditu, 2g inguru monoasegabeak eta 1 poliasegabeak. Kolesterol asko badute ere, adituek diotenez ez da aurkitu harremanik gizentasuna, odoleko gantz maila altua edo eritasun kardiobaskularra eta eguneko 2 arrautza hartzearen artean.
 

Gehiago itzuli