Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2015




Errespetatu zure erritmo biologikoak eta argaldu

Errespetatu zure erritmo biologikoak eta argaldu

ITURRIA: Sportlife
Elikagaien metabolizazioa eta aprobetxamendua mokadua hartu den orduaren araberakoa da. Glukosarekiko tolerantzia eta beraz, “gizentzen gaituena” otorduaren eguneko mementoaren arabera aldatuko da.

Ez da gauza bera eguerdian lapikokoa hartzea edo gauean hartzea, ez da hala? Metabolizazioa eta aprobetxamendua jakia hartutako orduaren arabera aldatzen da. . Glukosarekiko tolerantzia eta beraz, “gizentzen gaituena”, baita hesteetako mugimenduak eguneko mementoaren arabera aldatuko da. Pisua galdu nahi baduzu, orokorrean esaera ezagun honek balio du: “ Erregeak bezala gosaldu, printzeak bezala bazkaldu eta eskaleak bezala afaldu”. Baina ez da kantitatea garrantzitsuena, noiz zer jaten dugun ere bai. 

Gosaria eta bazkaria: Karbohidratoak egunari indarrez aurre egiteko
Intsulina egunean zehar hormona aktiboena da eta bere jarduera gutxitzen dut arratsean, gauean maila baxuenera iritsiz. Horregatik dira argi-orduak elikagai energetiko eta osasungarriak hartzeko aproposenak, esate baterako karbohidrato konplexuak. 
Arratsaldera arte, eman lehentasuna zerealei, arrozari, patatei, ogiari, etab.

Afaria: Proteinak,lo zaren bitartean  muskuluak berrindartzeko.
Proteinak hobeto asimilatzen dira gauean. Lo garen bitartea, hazkuntza hormona jariatzen dugu, muskulu-zelulen hazkuntza eta berrindartzean parte hartzen duena. Horretarako beharrezkoak dira aminoazidoak (proteinaren oinarrizko unitateak).

Hazkuntza hormonak pilatutako gantzak ordu horietan energia iturri bezala erabiltzea bultzatzen du, muskuluaren glukogeno eta proteina erreserbak gordetzeko. Hipogluzemiak (azukre urritasuna) hazkuntza hormonaren jariatzea igotzen du. Afarian karbohidrato gehiegi jan baduzu, hormona hau gutxiago jariatuko da eta gizenduko zara. Hala ere, proteinak digeritzen zailagoak dira hidratoak baino eta ez dugu kantitate handiegirik behar beharrezko aminoazidoak lortzeko, beraz, saia zaitez lotara joan baino pare bat ordu lehenago afaltzen eta kantitateekin kontuz ibiltzen.

Gehiago itzuli