Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2015




Txapeldunen trikimailuak: Usain Bolt

Txapeldunen trikimailuak: Usain Bolt

ITURRIA: Sportlife
Munduko gizonik bizkorrenak bere “txapeldunaren trikimailuak” partekatu ditu Sport Life-n irakurleekin. 

Munduko gizonik bizkorrena izatea ez da kasualitate hutsa. Genetikak laguntzen dio bai, baina entrenamendu maila eta saioen kalitatea ditu gakoak. Berak dioen bezala: “ baliteke nire altuerak abantaila ematea, baina geldialditik nire 94 kiloak abiaraztea sekulako ahalegina da, batez ere 75 eta 80 kiloko  lehiakideak alboan ditudanean.  Gainera eskoliosi txikia dut eta hanka bat bestea baino zerbait motzagoa, beraz, core lan biziagoa egin beharra dut iskikoetako lesioak eta bizkarreko mina ekiditeko. 
  • 1. Desioa da arrakastaren gakoa. "Helburu bat jarri behar diozu zure buruari hobetzeko, handia baina zure irismenean dagoena. Lortzea desiratu behar duzu egunero motibazioarekin eta norabide argiarekin entrenatzeko. Data finko bat duen helburu bat desiatu gabe ez dago estimulurik".
  • 2. Abiadura topera gimansioan. "Txapelketa gertu denean gimansio asko egiten dut, baina beti mugimendu leherkariak dira, garrantzi handiagoa ematen diot mugimenduaren abiadurari mugitzen ditudan kiloei baino. Ezin zara karga arrastatzen ibili… tira, erreikapen bat gehiago… ariketak oso azkar egin behar dituzu muskulu sendoak izateko, nahiz eta karga askorik ez mugitu! 
  • 3. Zure tarteko eremuari arreta eman. "Core-aren garrantzia izugarria da muskuluen potentzia transferitzeko aldaka egonkor mantenduz, nire kasuan, are gehiago bizkarreko lesioagatik. Abdominal eta bizkar sendoak behar dituzu korrika eegiteko, ez utzi bere prestakuntza alde batera, nahiz eta ez abiadura egin, bestela mina hartzen bukatuko duzu".
  • 4. Ahalegindu. "Askotan, intentsitate altuko entrenamenduak izaten ditut eta luzeak dira, muskuluak sumintzen zaizkidan horietakoak. Adibidez 10 x 300 topera eta 8.etik joatean, hankak harriaren pare, nire buruari esan ohi diot: “ Jangoikoa! Bi gehiago, ez da posible!” Orduan da nire buruak esaten didanean: ‘Ekin Usain, txapeldun olinpikoa zara, hortxe utzi eta etxera joan zaitezke jada’, baina nire baitan badakit azken bi errepikapen horiek egin nindutela txapeldu aurreko entrenameduetan, eta berriz ere lortzen lagunduko didatenak, eta noski, ahalik eta gehien saiatzen naiz egiteko."

Gehiago itzuli