Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-04-2015




Baztertu behar dituzun runningaren bost mito.

Baztertu behar dituzun runningaren bost mito.

ITURRIA: Sportlife
Uste baldin baduzu “gero eta kilometro gehiago hobeto” edota gorputza txingurrituta edukitzea kaltegarria dela, artikulu hau irakurri behar duzu

1. Lasterka egitea kaltegarria da belaunentzat 
Stanford-eko Unibertsitatean 21 urtean egindako ikerketa batek frogatzen duenez, korrikalariek belaunetan artritisa izateko duten aukera ez da egoneko bizimodua dutenena baino handiagoa. Halaber, ikerketa horren arabera, frogatuta dago korrikalariek mugitzeko ahalmen handiagoa dutela eta haien heriotza-tasa korrika egiten ez dutenena baino %39 txikiagoa dela korrikalarien artean. 2007an Australian egindako azterketa baten ondorioz egiaztatu denez, korrikan aritzen dutenen belauneko artikulazioko kartilagoa sendoagoa eta osasuntsuagoa da. Medicine & Science in Sports & Exercise’aldizkarian jasotako estatistiken arabera, korrikalarien artean osteoartritis kasu gutxiago daude eta mokorreko ebakuntza gutxiago izaten dira oinez egiten dutenen eta egoneko bizimodua egiten dutenen artean.

2. Zenbat eta kilometro gehiago egin, zure gorputz-sasoia are hobea da.
Ez beti. Askotan, kilometro gehiago eginda, lesioa izateko arriskua handiagoa izaten da eta errendimendua ez da hobea izaten. Maratoia edo maratoi erdia prestatzen ari bazara, astean, gehienez ere, korrikaldi luze bat egin behar duzu, eta, betiere, erritmo kontserbatzailean.

3. Azido laktikoa kaltegarria da
Esfortzuaren intentsitatea oso handia denean sortzen da, baina garrantzitsua da erregai gisa, zeren birziklatu egiten baita, eta energia lortzeko erabil baitaiteke. Izan ere, atalase anaerobikotik hurbil dauden entrenamenduen bidez, zure muskuluek azido laktikoa aprobetxatzen ikasiko dute.

4. Luzatze-ariketak egin korrika hasi baino lehen, muskuluak berotzeko.
Lasterketa hasi baino lehen egin ohi diren ohiko luzatze-ariketa estatikoen bidez, lesioak nekez saihesteaz gain, zure errendimendua eta muskuluen uzkurtzeko ahalmena murriztu egin daitezke. Hobe da teknika dinamikoa erabiltzea, esaterako, belaunak altxatuz saltoka ibilita eta orpoak ipurdi-masailetara arte altxatuz korrika eginda. Horrela, zure muskuluak luzatu eta berotu egingo dira, baina ”apaldu” gabe. Egin luzatze-ariketa estatikoak entrenamendua edo lasterketa amaitu ondoren.

5. Hotza egiten duenean korrika egitea txarra da biriketarako
Hotz handia egiten badu, eta aldez aurretik biriketako arazoren bat edo arnasbideetako infekzioren bat baduzu, korrika egiteak ez dizu lagunduko, baina horrela ez bada, ez dago inolako arazorik, aire hotzak ez dizu kalterik egingo biriketan eta korrika egiteagatik ez duzu hotzik harrapatuko. Agian, birikak erretzen dituzula sentituko duzu; hori gertatzen da sartzen den airea berotzen ari delako eta, aldi berean, arnasketaren ondorioz, berez, ura galtzen dutelako.

Gehiago itzuli