Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-04-2015




Taperreko otordu osasungarria egitea ba ote?

Taperreko otordu osasungarria egitea ba ote?

ITURRIA: Sportlife
Otordu  osasungarrirako gakoak taperrean sartzen dira. Kirolariak egoki jaten du bulegoan ere!
Elikadura kirol jarduera hobetzeko gakoetako bat da eta kirolarientzat bereziki diseinaturiko menuak dituen Errendimendu Handiko Zentro batean dagoen atleta izateko zorterik ez baduzu eta etxean jatea posible ez baduzu, zure otorduak prestatu eta lanera eramatea duzu onena. Hemen dituzu aukera arruntenak:

Eguerdian entrenatzea
Asko gara eguerdia entrenatzeko aprobetxatzen dugunak. Aukera ederra da, 50 minutu nahikoak baitira korrika egiteko, igeriketarako, txirringan ibili edo gimnasiora joateko eta dutxa azkar batekin oraindik denbora izango dugu etxetik ekarritakoa jan eta pilak kargatzeko lanera bueltatu aurretik. Zalantzarik gabe, denbora aprobetxatzeko modu onena da, bereziki haurrak badituzu eta etxera iristean entrenatzeko denborarik ez. 
SL aholkua
Etxean ondo gosaldu eta hartu mokadu bat entrenatu aurretik energiarik gabe ez geratzeko. Banana edo frutaren bat atera aurretik edo beste ezer trinkoagoa pare bat ordu lehenago jogurta, zerealak, fruitu lehorrak edo ogi integrala, gogor entrenatzeko asmoa baduzu, 

Irtetzean entrenatzeko azkar jatea
Denbora irabazteko beste modu bat, jateko ordubete baduzu eta ordenagailuaren aurrean 10 minututan bazkaltzen baduzu, zure ordua baino lehen atera ahal izango zara. Nagusiaren eta lankideen baimena beharko duzu, noski eta bakarrik eta lekutik mugitu gabe bazkaldu beharko duzu, baina sari moduan arratsaldean entrenatu ahal izango duzu eta etxean dutxatu ahal izango zara, nahi duzuna egiteko denbora izanik.

Aholkua
Egin zure otorduak entrenatu baino 3 ordu lehenago eta egokitu jaten duzuna entrenamenduari, hidrato gehiagorekin (pasta, arroza, patatak, etab.) txirrindan ibiliko bazara edo jaki arinagoak, entsalada eta fruta modukoak, gimanasiora ordu betez joango bazara. 

Goizean entrenatu eta lanean bazkaltzea
Enara goiztiarrak diren kirolariek nahiago izaten dute lana aurretik entrenatzea. Horietakoa bazara, bazkariaren ordez gosari ona beharko duzu ahaleginetik errekuperatzeko.
 
Aholkua
Ondo afaldu eta atera baraurik entrenatzera edo fruta edota jogurta soilik janda. Astia baduzu, etxean gosal dezakezu, baina horrela ez bada, lanera eraman dezakezu gosaria eta kafearen orduan hartu lankideekin batera. Ontzi hermetikoan eramateko gosari osoa presta dezakezu, muesli moduko zerealekin, fruta naturala eta fruitu lehorrak, eta jogurta edo eztia jateko momentuan gainean botatzeko. Egin aproba zereal ogi xerra batzuk hartu eta oliba olioa, tomatea eta urdaiazpikoa jartzen.  

Ez duzu zertan janaria plastikozko poltsa batean izkutuka eraman beharrik, bulegoko ziztrinena izango zarenaren beldurrez. Ahaztu saltsak gainezka egin eta janari usaina duen olio orbanez beteriko motxilaz, orain janaria lanera eramateko bereziki pentsaturiko maletatxoak baitituzu, egungo diseinua eta itxura profesionala dutenak.  

Laneko despentsatxoa

Egin txokoa lanean egunero entsaladatarako erabiltzen dituzun osagaiak eskura izateko. 
  •     Belar-gatzak
  •     Olio birjina estra
  •     Modena ozpina
  •     Era askotako potoak (artoa, hegaluzea, garbantzu egosiak, txanpinoiak, etab.)
  •     Erre gabeko fruitu lehorrak (intxaurrak, urrak, almendrak, pinaziak, etab.)
  •     Eztia
  •     Mahaspasak,orejoiak, haranpasak, etab. 

Eta hozkailurik badago, hobe, honela bertan gorde baititzazkezu:
  •     Jogurt natural gaingabetuak
  •     Cherry tomateak
  •     Gazta freskoa (Burgos motakoa, Villalón, mozarela, etab.)
  •     Urdaiazpiko-zatiak 
  •     Era askotako fruta

Mota ezberdinetako entsalada poltsak (letxuga, azenarioa, errukula, berroak, kanonigoak, etab.)
Beraz, badakizu, kirolaria kirolari, bai bulego kanpoan bai barruan ere. Zuk ere lantokian osasuna hobetu nahi baduzu, hitzordua duzu datorren apirilaren 17an Caixa Forum-en ospatuko den cita en próximo 17 de abril en el CaixaForum en el primer "Osasuna enpresan hobetzeko topaketan", kirol izaera bulegora eramaten ikasteko jardunaldia. David Meca igerilaria edo Juan Ramón Lucas triatloizalea bezalako adituek eguneroko bizitza estresari aurre egiteko gakoak emango dizkigute, mugitzen garen ingurunea aldatzeko aholkuez gain jateko ohitura onak edo entrenamenduari etekin osoa ateratzeko programak azalduko dizkigute. Oraindik baduzu izena emateko beta  www.miempresaessaludable.com 

Gehiago itzuli