Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-04-2015




Elkarrizketa Mario Molarekin

Elkarrizketa Mario Molarekin

ITURRIA: Sportlife
Mario Molarekin hitz egin dugu. 2014ko triatloiko mundialean txapeldunorde izan zen eta 2013koan brontzezko domina lortu zuen. Mallorcakoa da, 24 urte ditu eta txapeldunordea izan da Triatloiko Munduko Serieetan. Atsegina da, oso atsegina, Noya eta Mario izatea, mundutik onena lehena eta haren ondokoa izateko ezaugarri guztiak dituena bestea.

Nola amaitu zenuen triatloia?
Nire gurasoek kirola egin nezan nahi zuten, edozein kirol. Nik edozertara jolas egiten nuen: pinpona, boleibola, badminton eta, batez ere, igeri egiten nuen astean 5-6 aldiz. 14-15 urte nituela, igeri egiteari utzi behar izan nion, sorbaldan arazoak izan nituelako eta futbolari ekin nion, gehien bat lagunekin aritzeko eta ez hainbeste baloia maite nuelako. Hala, egun batean, igerian gurekin aritzen zen prestatzaile fisikoaren ekimenez, Eivissara joan ginen akuatlona egitera. Eta hantxe hasi zen dena.

Noiz konturatu zinen triatloiko profesionala izan zintezkeela?
Unibertsitatean, karrerako bigarren urtean. Ordura arte ikastea zen garrantzitsuena. Bide-ingeniaritza ikasten hasi nintzen eta gehiegizkoa zen niretzat ikastearekin batera triatloia egitea; beraz, ikasketak aldatu nituen eta Herri Lanak, hau da, diplomaturara egitea erabaki nuen. Urte horretan Triatloiko mundiala irabazi nuen gazteen mailan eta Madrilera joan nintzen entrenatzera. Une hartan pentsatu nuen, gogor lan eginez gero, aurrera egin nezakeela goi-mailako triatleta gisa. Eta, orduan, orain ikasten dudana, hau da, Enpresen Antolamendu eta Administrazioa urrutitik ikasten hasi nintzen.

Ez al da bitxia igeriketatik etorrita, igeriketa bera izatea zure ahulgunea, nahikoa proba galarazi dizuna, alegia?
Ba, bai, baina ez dago besterik. Nire gorputzak ematen duena ematen du igerilari gisa eta, jakina, eskertzekoa da txikitan igeri egin izatea, zeren orain igeri egiteko teknika eta sentsazioa baitauzkat, baina, bestalde, 15 urtera arte inoiz korrika egin gabe nengoen eta urtebetean igerian baino maila hobea lortu nuen.

Nolakoa da hiru kirol entrenatu behar dituen pertsona baten bizimodua egun arrunt batean?
Ba, gehienetan hiru kiroletako entrenamendua egin ohi dugu. Gaur, esaterako, goizeko 7etan gosaldu dut. Bizikletan ibili naiz goizeko 9etatik eguerdiko ordu batetara arte. Gero bazkaldu egin dut, atsedenaldia hartu eta igerilekura; han 5.000 metro egin ditut. Gero meriendatu egin dut  eta korrika egitera joan nahiz ordubetean edo ordu eta laurdenean. Afaldu eta 10etan ohera; pentsa dezakezunez, erabat nekatuta geratzen naiz. Normalean, saioak tartekatu egiten ditugu, gutxienez, ordu eta erdiko etenak eginez; betiere, trantsizioak entrenatzen ez bagabiltza, zeren, orduan, entrenamenduak etenik gabe egiten baititugu.

Nola ikusten duzu munduko lehen postua lortzeko lehian aritzea eta, gainera, lehia hori zure herrikide eta laguna den Javi López Noyaren aurka izatea?
Zaila da Javirekin gaizki konpontzea. Juniorra nintzenetik hurbil izan nuen, beti laguntzeko prest zegoen eta aholkuak ematen zizkigun. Luxu bat da halako kirolaria izatea gure kirolean eta gure herrialdean. Gure Rafa Nadal da!

Eta apur bat konplexuak jota irteten al zara, halako palmaresa duen kirolariaren alboan?
Javi bere buruarekin aritzen da lehian eta gu berarekin neurtzen gara. Erreferentzia da. Hasi nintzenean, berarekin batera lasterketa egiteko aukera izan nuen, eta hori, pribilegioa zen niretzat; gero berarengandik hurbil amaitzea lortu nuen eta azken aldian bere aurka esprintean lehia bizian aritzeko aukera izan dut, baina distantzia olinpikoan asko falta zait oraindik. Gauza bat argi dago: Javi bere mailarik onenean dagoenean, bigarren izatea irabaztea bezala da.

Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetara 26 urterekin iritsiko zara. Zure bizitzako aukera dela uste al duzu?
Triatloia bezalako gutxiren kirol batean Joku Olinpikoetan lortzen duzu oihartzuna, baina bakarrik podiumera igotzea lortzen baduzu. Nik Londreseko Joko Olinpikoetan parte hartu nuen eta badakit, han izateagatik, inork ez zaituela ezagutzen. Eta zaila da, gero, edozein kiroletarako plaza bat lortzea!

Zein da zure idoloa kirolaren munduan?
Ni ez naiz inoiz idolozalea izan, baina bada pertsona bat lehiaketan eta kiroletik kanpo izan duen jarreragatik niretzat inspirazioa izan dena Haile Gebrselassie da.

Nahikoa da hiru kirol egitea ala gerora gehiago egiteko gogoa duzu?
Nik uste dut, korrika eta bizikletan beti ibiliko naizela. Igerilekura gehiago kostatzen zait joatea eta ez dut uste igeri egiten jarraituko dudanik triatleta profesionala izateari uzten diodanean. Padela eta tenisa ere gustatzen zaizkit.

Ikusten al duzu inoiz zeure burua Hawaiiko Ironmana egiten?
Ba, nahiago dut ondo entrenatuta maratoi bat egitea, triatloi luzea egitea baino. Hala ere, orain arte maratoi-erdian ere ez naiz inoiz lehian aritu!

Berezia al zara dietari dagokionez?
Behar baino gutxiago! Txikitatik oso arina izan naiz eta orain, gainera, erretzen dudan guztiarekin, nahi dudana jan dezaket. Lasterketa aurretiko afarian edo gosarian ez ditut gauza zehatz batzuk hartzen. Pizza baldin bada, ezin hobeto! Pasta bada, eta saltsa bolognarrarekin baldin bada ere, ezin hobeto era berean. Ezin zara estutu ñabardura bakoitzarekin, zeren azkenean, zerbait perfektua ez bada, zeure burua presionatzen duzu eta ezkor jartzen zara.

Zure neskalaguna, Carolina Routier, Espainiako triatletarik onenetakoa da. Abantaila al da triatletaren bizitza elkarrekin egitea?
Zalantzarik gabe. Hasteko, berarekin joanda ez du ematen urte-erdia etxetik kanpo zaudenik. Presioa kentzen dizu, laguntzarik onena da gauzak ondo ez doazenean. Gauza asko ez dituzu azaldu behar; berak inork baino hobeto ulertzen baitit; adibidez, atsedena tokatzen delako, atera ezin zarenean.

Bidaiaren bat gogoan ?
Nueva Zeelanda nuen gogoan eta aurtengo neguan joan naiz. Orain Patagoniara joatea gustatuko litzaidake.

Gehiago itzuli