Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-04-2015




Patinajearen hastapenak umeentzat

Patinajearen hastapenak umeentzat

ITURRIA: Sportlife
Kirol guztiak dira onak umeentzat, baina patinajea ume eta gazte sasoiko jolasekin gehien lotzen dugunetako bat da. Umeei patinajea egiten irakasten diegunean, ariketa fisikoa egin eta solasaldi atsegin bat pasatzeaz gain, korrika-entrenamenduetan txikitatik zurekin izateko era bat da eta, zergatik ez? behingoz zeuk patinatzen ondo ikasteko eta zure seme-alabekin disfrutatzeko aukera ere izan daiteke.  


Umeentzako patinajearen onurak
  • 1. Koordinazioa hobetzen du eta oreka garatzen du. 
  • 2. Ibilbide laburrak egiteko garraiobidea izan daiteke. Umeak gurasoekin joan daitezke eguneroko entrenamenduan, elkarrekin patinatzen edo korrika egiten duten bitartean, umeak nekatu gabe. 
  • 3. Abiadura eta askatasun sentsazioak sorrarazten ditu. Umeek independentzia kontrolatua izan dezakete helduekiko eta arduratsuagoak izaten laguntzeko aukera dago.
  • 4. Umeak ariketa fisikoa egitera bultzatzen ditu eta eurak ez dira konturatzen esfortzua egiten dutenik, jolastuz eta dibertituz.
  • 5. Gizarteratzeko bide bat da, adin askotako neska-mutilen arteko harremanak bideratzen ditu. 
  • 6. Gehiegizko pisua eta obesitatea aurreikusten laguntzen du. Erritmo azkarrean patinatuz gero, korrika edo bizikletan ibilita baino kaloria gehiago erretzen dira eta umea ez da hainbeste nekatzen.
  • 7. Hezur eta muskulu ororen hazkuntza harmonikoa bideratzen dute. 
  • 8. Artikulazioen malgutasuna hobetzen du gainkargarik jasan gabe. Ez da beste kirol batzuk bezain kaltegarria, korrika baino adibidez, eta umeak ez dira hainbeste aspertzen.
  • 9. Umeei erlaxatzen laguntzen die eta hobeto hartzen dute atseden.
  • 10. Patinatzen ikastea beste kirol askoren oinarria da, besteak beste, Freeskate, lerroko hockeya, ohiko Hockey-a, patinaje artistikoa, Cross-skate, izotz gaineko patinajea, abiadurako patinajea, eta abar. Horrela ez dira aspertzen eta teknika berriak ikasiz joaten dira.

Gehiago itzuli