Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-04-2015




Kirola egiteko aholkuak diabetikoentzat

Kirola egiteko aholkuak diabetikoentzat

ITURRIA: Sportlife
Diabetikoa izanik kirola egin nahi baduzu, arriskurik gabe zure helburuak lortzen lagunduko dizuten zenbait irizpide. 
Diabetikoa izanik kirola egin nahi baduzu, arriskurik gabe zure helburuak lortzen lagunduko dizuten zenbait irizpide. Diabetikoa izateagatik ez diozu kirolari uko egin beharrik. Mugak zerorrek jarriko dituzu. Diabetiko guztiok entzun behar izan ditugu senideak edo lagunak horrelakoak esaten : “ Zuk ezin duzu egin, ez da?” , “Eta ezer gertatzen bazaizu?". Ez utzi horrelakorik esaten. Diabetikoa ez da gaixoa, momentu horretan diabetesaz gain gripea ez badu behintzat.

10 AHOLKU
  • Neurtu gluzemia jarduera aurretik, 100 mg/dl baino gutxiagokoa bada, hartu osagarriren bat(fruta, edari energetikoak...) Orokorrean, 100 mg/dl-250 mg/dl birtartean arazorik gabe egin dezakezu ariketa, baina pertsona bakoitza ezberdina denez, norberak ezagutu behar ditu bere balio tarteak. 
  • 250 mg/dl-tik gorako mailetan ez egin inoiz ariketarik. Ariketa egitean, muskuluek glukosa jariatzen dute odolean eta azukre maila odolean gehiago igotzen da, zetoazidosi diabetikoa eragiteko arriskua izanik. Nahaste larria da hau eta azkar tratatzen ez bada koma diabetikora eraman dezake. 
  • Balotratu jardueraren ahalegin eta intentsitate eskakizuna. Kontuan izan, jarduera aerobikoa bada, odoleko azukre mailak behera egingo duela poliki-poliki eta egingo duzun jarduera anaerobikoa bada, azukre mailak gora egin dezakeela edo egiten ari zarenean edo amaitzean altua izan daitekeela, lehen aipatu bezala, muskuluek glukosa askatzen baitute.
  • Ariketa, azken otordutik gutxienez bi ordu ondoren hasi gluzemia zehatzago balioztatzeko.
  • Karbohidratoak gainean eraman, bai piluletan, bai likidoan edo barratxo moduan ere.
  • Ariketa egin aurretik intsulina injektatzen baduzu, ez injectatu muskuluak gehien erabiliko diren zonaldean. Saia zaitez hain aktiboa izango ez de muskulu gune bat. 
  • Kontrolatu azukre maila odolean jarduera osoan zehar. 
  • Jarduera fisikoari loturiko hipogluzemiak, jarduera egin ondorengo 48 ordu beranduago arte ager daitezke. Hori jakitea garrantzitsua da injektatuko dugun intsulina eta hartuko ditugun karbohidratoak doitzeko.
  • Jardueran zehar ongi hidratatu, nagusiki ura edaez.
  • Ikasi zure gorputzaren sintomak eta oharpenak ezagutzen bai hipogluzemien kasuan (ahuleria, bista lausoa, izerdi hotza, dardara, gose amorratua…) eta hipergluzemietan (egarria, etengabe pixa egiteko gogoak, aho lehorra…) ariketa ahalik eta seguruen egin ahal izateko eta arriskurik gabe. 

Kirolari diabetikoentzat glukosa balioak: 
  • 100 mg/dl baino gutxiagorekin ez da kirola egitea aholkatzen.
  • 100 y 250 mg/dl bitartean normaltasunez egin dezakezu ariketa.
  • Jarduera anaerobikoa bada, gutxi gora behera 170 mg/dl-tik gorako glukosa maila izatea aholkatzen da. 
  • 250 mg/dl-tik gora, ur ugari edan eta jarduera atzeratzea aholkatzen da, glukosa balioak egonkortu arte. 

Gehiago itzuli