Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2015




Hankei abiadura emateko bi ariketa

Hankei abiadura emateko bi ariketa

Iturria: Sportlife
Lasterketan abiadura irabazten lagunduko dizuten bi ariketa.
Dirudienez, iraupen-lasterkari onen hanken mugimenduen “zenbaki magiko” bat dago: 180, lurra zapaltzen duten kopurua minutuko. Normalean, herri lasterkaiek kadentzia txikiagoa eramaten dutenez, belaunetan eta bizkarrean eragina handiagoa da eta aurreranzko mugimendua ez da hain arina eta estropezuka da gehiago. 

Ebaluatu zure burua: Ezagutu zure berezko kadentzia, erritmo ezberdinetan eta distantzia ezberdinetan. Oin sentsore batek momentuan esango dizu, baina oinkadak kontatuz ere egin dezakezu, ordulariarekin minutu batean. Geroz eta abiadura handiagoa, kadentzia ere handiagoa. 

Erritmo bakoitzeko kadentziari gehitu %5 eta bihurtu zure helburua. 5’30”/km-ra lasterka eginez, 160 oinkada egiten ari zara. Saia zaitez 168ra iristen (%5 gehiago).

Zure tresnak: Kadentzia denbora motzean hobetzen lagunduko dizuten pare bat ariketa emango dizkizugu. Aurretik beroketa beharko duzu, trostan. 

  • Oin arinak: Egin marra bat 10 metrora eta egin luzera hau ahalik eta pausu gehien eginda, oinen kontaktu azkarra burutuz, itzuli trosta leunean eta errepikatu 6 bider. 
  • Sprint-a aldapan behera: Egin 200 metro beherakada txiki batez, erritmoa progresiboki azeleratuz bukaerara topera iristeko. Itzuli hasierara oinez hobeto errekuperatzeko. 

Gehiago itzuli