Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2015




Brownlee anaien trikimailuak

Brownlee anaien trikimailuak

Iturria: Sportlife
Gure Javi Gómez Noyaren ondoan, Alistair y Jonathan Brownlee, munduko triatloia menderatzen dutenak. Ezagutu zeintzuk diren bere entrenamendu eta motibazio trikimailuak. 

  • Gure abanatilarik handienetakoa, beti batak bestea dugula da. Askotan entrenamenduaren zati gogorrena etxetik ateratzea da eta entrenamendu kidea izatea gakoa da beti motibatua egoteko. 
  • Jende askok zer jaten dugun galdetzen digu. Gure fisolosfia, denetarik eta osasuntsu jatea da, itsutu gabe. Gure aholku bakarra, disziplinatua izatea eta ordu artean ez jatea da eta eguneko hiru otordu orekatuetan kontzentratzea, fruta eta barazki askorekin. 
  • Iragate pausuei denbora eman. Hasi eta jantzia kentzen duzun arteko pausuak automatizatuak izateak, kaskoa eskuleku gainean dagokion tokian edo oinetakoak ongi irekita, “doako” segunduak irabazten lagunduko dizute. Erabiltzen dugun trikimailuetako bat, oinetakoetan talko hautsak botatzea da, honela oina errazago sartuko da. 
  • Uretan garrantzitsua da arnasa poliki botatzea, burua murgilduta dagoen bitartean putz azkarraren ordez botatze tartea luzatu eta modu jarraian eginez gero, lasaiago egongo zara, arnasa botatzea hartzea baino luzeago egiten denan pultsazioak jaitsiarazten dituen erreflexu bati esker. 
  • Egin igeri burua gehiago altxatuz. Igerilekuan aurrerantz begiratzeko esango dizute, burua lauago eraman eta oinak altxatzeko. Baina ur irekian, desabantaila izan daiteke, desbideratu eta, azkarrago eta ahalegin txikiagoa eginez mugitzea laguntzen dizun igerilarien aztarna galtzea sortu dezakelarik. Kontuan izan jantziak duen flotagarritasuna dela eta oinak altxatzen lagunduko dizula

Gehiago itzuli