Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2015




Kirolariaren esfortzu-proba: zinta ergonomikoa

Kirolariaren esfortzu-proba: zinta ergonomikoa

Iturria: Sportlife
Gure gorputz-egitura ezagutu eta gero, hurrengo xedea zinta ergonomikoa da. or bai izerdia botatzen dela, zeren, emaitza eztabaidaezinak lortzeko, “dena eman behar baita”. Hainbat elektrodo bularrean, maskara, tutu txikiak eta sare-begizko zorroa osagai bakoitzari eusteko; horrela nire itxura ez da oso “fashion”. 

Testa hasiaz batera, bihotz-taupadak asko igo dira. Itxura honekin zintan korrika egitea eta kalean aritzea ez dira gauza bera, horrela zailagoa da, baina aski da apur bat kontzentratzea egoki mugitzeko eta, berehala, mugimendu naturalak sortzen dira. Hasten zarenetik, kontua gero eta zailago bihurtzen joaten da, zeren protokoloaren arabera, intentsitatea handiagotu egiten da etengabe. Minutu bakoitzaren ostean 1 km/h azkarrago zoaz, eta hori, hanketan eta bihotzean nabarmentzeaz gain, aurrean duzun pantaila txikian ikus dezakezu. Eskuineko pantaila handian askoz parametro gehiago daude; esaterako, “elektro” bat zuzenean.

Atalase aerobikora iritsi gara, nire kasuan, 137 taupada/minutuko. Maila erosoa da eta zure parametro fisiologikoak egonkortu egin dira. Organismoa orekatuta dago, muskuluetako oxigeno-ekarpena nahikoa da eta sortutako karbono dioxidoaren eta azido laktikoaren eliminazioa eraginkorra da. Oreka hori VT1 atalasetik VT2raino, hau da, anaerobikoa deitzen den atalaseraino; gasen analisiaren arabera, gurea 167 p/m-koa da. Une horretan gauzak latz jartzen dira, zintaren abiadura etengabe handiagotzen da, zure bihotzak maiztasun eta indar handiagoz bultzatu behar du eta testa psikologiko bihurtzen da, nolabait, zeren atalasea gainditzea deserosoa da eta zure arnasa arindu egiten da. Julio de la Morena doktoreak eta gurekin dagoen beste medikuak, Ivanek, arretaz begiratzen dute, une oro, bai neure aurpegia bai elektroa. Makinak 17,4 km/h markatu arte eutsi diot eta taupaden kopurua minutuko 189koa da. 13’ 22” baino ez dira pasatu, baina niri ordu-erdi baino gehiago iruditu zaizkit eta gehienezko oxigeno-kontsumora iritsi naiz, hau da, 32,93 ,l/kg/min. Gehiegi izan da medikuak esan didanean balioa, hau da, beheko grafikoko laukitxo gorri hura, oso ondo dagoela 50 urte egin berriak izanda; bikaina baino hobea omen da... Gero esan dit egonekoentzako datuak zirela... Arraioa! Lehenbiziko datuarekin geratuko naiz. Dutxa lasaigarria hartu eta hurrengo fasera.

Gehiago itzuli