Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2015




Artritisaren aurkako elikagaiak

Artritisaren aurkako elikagaiak

Iturria: Sportlife
Kirolariaren elikaduran ezinbestekoak! Elikagai zerrenda honetan, ezaugarri antiflamatorioak izateaz gain mina gutxitzen lagunduko dizuten elikagaiak dituzu. 

Baratxuria
Baratxuria ia edozein gaitz sendatzeko erabiltzen da eta artritisaren kasuan hantura gutxitu eta mina arintzen laguntzen du osatzen duten sustantzia sufredun, bitamina eta mineral arazgarriei esker.

Nola hartu? Baratxuria gordinik hartu behar duzu, sukaldatzean sendatzeko ahalmena galtzen baitu. Gordinik artikulazio minduetan  aplika dezakezu edo txikituta benda batekin, azal sentibera ez baduzu behintzat. 
 
Limoia
C vitamina eta azido zitrikoa ditu, azido urikoaren disolbatzaile naturala, odoleko ph-a alkalino mantetzeaz gain, berezko prozesu antiinflamatorioak mantentzen laguntzen duena.

Nola hartu? Limoi naturalaren zukua, baraurik hartuta, antiinflamatzaile moduan jokatzen du, artritisaren sintomak sahiestu eta hobetzen lagunduz. Zure platerak gozatzeko ere erabil dezakezu limoia, zaporeaz gain, C vitamina ere gehitzeko.

Perrexila
C eta potasio iturri onenetarikoa da. Bataren eragin antiinflamatorioak eta antioxidatzaileak bestearen eragin diuretikoarekin konbinatuz hantura gutxitu eta pilatutako likidoak mindutako zonatik ateratzen lagunduko du.

Nola hartu? Jarri perrexil fresko edo lehorra zure plateretan: zopak, entsaladak, saldak, pureak, tortilak, arrainak, haragiak eta baita jogurtan ere saltsa arin eta osasungarria egiteko. 

Piperbeltza
Piperina du, ezaugarri antiinflamatorioak eta analgesikoak dituen konposatu fenolikoa. Laborategiko probetan “in vitro” baieztatu zuten piperbeltzaren estraktuak hantura adierazleen maila nabarmenki jaisten zuela (interleukina 6, prostagladina E2 eta metaloproteinaren matrizea).

Nola hartu? Piperbeltz xehetu berria bota diezaiokezu zure platerei. Jenjibre eta kurkuma sustraiei piperbeltza botatzeak liseriketa erreztu eta hauen eragin antiinflamatorioa areagotzen du.

Ura
Hidratazioa mantentzeko eta ondo dabiltzan artikulazio osasuntsuak eta malguak izateko edari onena da. 
 
Nola hartu? Edan 2-3 litro ur egunean, klororik gabe ahal bada, iturburukoa edo boteilakoa. Ura ez baduzu gustuko, hidrata zaitez belar antiinflamatorioen infusioekin, jarraian kontatzen dizugun moduan.

Kamomila mikatza
Kamomila mikatzaren infusioak artritisaren aurkako laguntza ona da bere ezaugarri lasaigarri eta antiinflamatorioengatik. 1-2 katilukada har ditzakezu egunero arazorik gabe, eta egun “txarretan” hobetu dezakezu irakiten dagoen urari landare ahaltsuagoak gehituz, adibidez, urritzaren azala, harpagofitoa, milorria, zolda-belarra,etab. baina ez gehiegi hartu, hobe gainbegiratuta.

Nola hartu? Te modura, kamomila loreak ur irakian utziz minutu batzuetan eta limoi zuku tanta batzuk gehituz, C bitaminaren eragin antiinflamatoriaz laguntzeko. Haziak edo azalak gehituz gero, minutu batzuez irakin behar dute bere printzipio aktiboak aska ditzaten. Infusioak zapi beroetan ere aplika ditzakezu handitutako guneetan mina arindu eta hantura gutxitzeko. 

Kurkuma
Indiar kurria egiteko erabiltzen duten sustrai laranja honek dituen printzipio aktibo naturalek botikek bezala jokatzen dute, baina hauen albo-ondoriorik gabe. Kurkuma antiinflamatorio naturalen artean ahaltsuenetakoa da, artritisaren aurkako tratamenduetan erabiltzen diren Cox-1 eta Cox-2 inhibitzaileen antzera jokatzen du.

Nola hartu? Hauts moduan aurki dezakezu, baina hobe da sustrai freskoa erabiltzen baduzu. Hatz baten lodierako xerra bat goizero hartu baraurik. Jenjibre sustraía eta piperbeltzarekin oso ondo osatzen da. 

Gereziak
Artritisaren aurkako aintzinako sendagaia dira. Atozianidietan aberatsak eta azido azetil saliziliko naturala izanik, mina arindu eta inflamazioa gutxitzen laguntzen dute. Ikerketa ingles batek, gerezien zuku kontzentratuak intentsitate altuko entrenamendu ondorengo indarberritzea hobetzen zuela aurkitu zuen, giharretako mina arinduz eta mugikortasun muskularra hobetuz. 

Nola hartu? Sasoia denean hartu nahikoa egunero fresko jateko. Hezurra kenduz izoz ditzakezu urte osoan gosarietan hartzeko edo zukuak egiteko.  

Gehiago itzuli