Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2015




Berariazko prestatze fisikoa: mendiko txirrinda

Berariazko prestatze fisikoa: mendiko txirrinda

Iturria: Sportlife
Mendiko txirrindan muturreko ariketa fisikoa eskakizun handikoa da fisikoki zein mugimenduari dagokionez. Zure helburua mendiko bizikletan doitzeko prestatzea bada, apuntatu ariketa hauek.

Energia lortzeko, sistema kardiobaskularraren lanaz gain, mendiko bizikletan sistema neuromuskularrak ere zorrotz parte hartu behar du.

Gorputzaren behe-atala martxan jarri, mugimendua sortzeko. Bitartean, goi-atalak indarrak parekatuko ditu eta oreka mantenduko du, horregatik, nerbio-sistemak gehiago parte hartu behar du, etengabeko doitze horiek egiteko. Muturreko ariketa  askoz ere gogorragoa da fisikoki zein mugumendu aldetik mendiko bizikletan, bideko edo karrerako txirrindan baino.  
 
→ Nerbio-sistema
Lan handia egiten du. Oreka mantentzen du eta etengabeko doitzeak egin behar ditu, lurraren egoerari aurrea hartzeko.

→ Gorputz-enborreko muskuluak
Hankek pedalei ematean eta besoek gidatzean eta oreka mantentzean sortzen dituzten indarrak eta inertziak egonkortzeaz arduratzen dira.

→ Sistema propiozeptibo osoa
Nabarmenki eragiten du oreka mantentzean eta gidatzean, batez ere, lurzoru ezegonkorretan, grabitate-zentroan doitze finak eta etengabeak behar direnean.

→ Besaurreak
Lan handia jasaten dute. Funtzio bikoitza dute: frenoak eta aldagailuak kontrolatzea eta, aldi berean, eskulekuari indar handiz eustea.

→ Muskulu hedatzaileak 
Bultza egiten dute pedalkada bakoitzean eta mugimendua sortzeaz arduratzen dira. Gluteoak, koadrizepsak, bikiek eta soleoak koordinatuta aritzen dira beheranzko fasean.

→ Eskulekuan bibrazioak daude etengabe
Eta besoetako muskuluek moteldu eta minimizatu egin behar dituzte bibraziook, enborrera transmititu ez daitezen.

Gehiago itzuli