Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2015




Zergatik  ditut  pultsazioak  hain altu?

Zergatik ditut pultsazioak hain altu?

ITURRIA: Sportlife

Pultsazioak hain altu zergatik dituzun azaltzeko 6 arrazoi ematen dizkizugu.

Txirrindan lagunekin zabiltzala, abiadura berean bazoaz ere, euren pultsazioak zureak baino askoz baxuagoak direla konturatzen zara… zer ari da zure bihotzea gertatzen? 

1. Objetiboak izateko, interesa duena zure bihotz maiztasun maximoan zein portzentaietan lanean ari zaren da, ez pultsazioak. Esaterako, zure maximoak 200 pultsaziokoak badira eta zure kidearenak 175ekoak, %70eko bihotz maiztasunean bazoazte, horrek esan nahi du zuk 140 pultsazio daramatzazula eta besteak 122. Ikusi! 22 pultsazioko aldea dago, baina zona berean lanean ari zarete. 

2. Normalean bihotz erritmoan pareko bazabiltzate eta berak baino pultsazio gehiago badaramatzazu, ziurrenik infekzio prozesu bat garatzen ariko zara eta gorputza aztoratuta dabilkizu. Aterako da… 

3. Entrenatu ondoren pultsazioak ez badira aurreko egunetan bezala jaitsi, guztiz errekuperatu ez duzunare seinale izan liteke edo agian atseden gehiago behar duzu. 

4. Aurreko astetan bezala ez jaisteaz gain etxera fresko iristen ez bazara, nahiz eta lehengo kilometro kopuru bera egin, sasoiari agur esateko trantsizioa burutzen hasi beharko zenukeela adieraz dezake edo formaren beste gailur bat irudikatu beharko zenuke. 

5. Oinarrian bazaude eta saioaren bukaeran, azken orduan esaterako, pultsoa ez bada jaisten ari, normala da, neke organikoaren ondorio da eta aste batzuen buruan kontrolpean izango duzu. 

6. Bero handia egiten badu eta nahikoa edan ez baduzu,  plasma galerak pultsoa normala baino altuagoa izatea eragingo du, odola loditu egiten baita. Batez ere ongi entrenaturik ez bazaude.

Gehiago itzuli