Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2015




Udako dietak ez jarraitzeko arrazoiak

Udako dietak ez jarraitzeko arrazoiak

ITURRIA: Sportlife
Zure helburua  uda honetarako gorputz zoragarria erakustea bada, ez da nahikoa izango hondartzara joan aurreko hilabetean dieta egitea, modu honetako dietak baztertzeko arrazioak azaltzen dizkizugu. 

Bainu jantzia jarri baino aste edo hilabete lehenago dieta zorrotzik ez egiteko arrazoi ugari daude. Eta guztiak osasunari eta jarrera egokiei loturik daude:

1. Urtebetean irabazitakoa ezin da hilabete baino gutxiagon galdu. Bai, borondate itzela duzu, eta uda honetan hondartzan zure burua irudikatzeak ahoa itxi eta zure plater gogokoenen aurrean sakrifikatzera eraman zaitzake, baina ez zara astero kilo bat galtzeko dieta jarraitzen ari, ez, zuk bidezidorra hartu eta udako 5 kiloak aste pare bateko dieta zorrotzaz gainetik kendu nahi dituzu. Baliteke lortzea, baina pentsatu duzu nola mantenduko duzun elikadura osasungarria eraman nahi baduzu?

2. Gosea pasatzeak ez dizu pisua modu iraunkorrean galtzen lagunduko. Edozein dietak urdaila bere orduan kantitate jakinak jate irakastean datza. Askorentzat honek “gosea” pasatzea suposatzen du, esan dezagun 1etik 10erako bidean, 7 mailako gosea onargarria dela. Udako dietek gosea pasatzera behartze dute, 10etik gora. Agian ez zaizu axola, baina zure gorputzak ez ditu muturreko egoerak gogok, “gen aurrezleak” martxan jarriko dira gosetea datorrela pentsatuz eta seialeak bidaltzen hasiko dira gantza pilatzen hasteko. Ohikoena, berehala geratu eta pisurik ez galtzea da, baina muskulua gal du eta gantza irabaz dezakezu. 

3. Dieta egin, baina ariketarik ez baduzu egiten, ezingo duzu masa muskularrik irabazi.  Oinarri muskularrik gabe, ezin da gorbutz osasuntsua eta argala lortu. Hondartzan itxura argaleko pertsona baten bila bagabiltza, ez dugu neguko harropak ongi dituen gorpuzkera, gorpuzkera onekoa baizik: kirolari gorpuzkera, tonifikatua eta moldatua, emakumeen artean kurbaduna eta muskulu erakargarriak gizonetan. Kirola egin eta elikadura osasungarria badaramazu, “zure eredu onena” lortuko duzu, nahiz eta kilo batzuk soberan izan, atseginago gertatzen da pertsona sendoa eta apur bat zabalagoa argala eta biguna baino. 

4. Kiloak azkar galtzeak deshidratazioa adierazi ohi du. Udako dieta gehienek likido galera eragiten dute. Edari edo jaki arazgarri, diuretiko, laxante, etab.etan oinarritzen dira. Batzuek osagarriak hartzea aholkatzen dute likidoa galtzen laguntzeko. Deshidratazioak buruko mina, nekea, humore txarra, etab. eragiten ditu. Gainera kirola egiten baduzu, arazoa larriagoa bihur daiteke izerditzean ur eta mineral gehiago galtzen baitira. Muskuluak ehun oso hidratatuak dira, kiloak ur moduan galtzen dituzunean, muskulaturak asko sufritzen du. Gorputza estrés egoeran dago eta beraz, dieta zorrotza utzi bezain laster ur guztia berreskuratuko duzu, ehunak berriz hidratatuz eta honekin galdutako kiloak ere bai, batzuetan errebote efektuarekin. Egun txarrak igaro dituzu ezertarako balio gabe. 

5. Dieta zorrotzek energia eta humore ona ahitzen dituzte.  Badira dieta hauei banatzearenak edo depresioarenak deitzen dieten asko, eta ikerketa zientifikoen arabera arazo emozionalak dituzten pertsonek ez lukete horrelako dietarik egin behar, egoera okertu besterik ez baitute egiten. Bizitzak poz handiak ditu eta horietako bat jaki onak hartzean datza, dieta egitea jaten ikasi behar da, ez jateari utzi edo lagunekin, bikotearekin edo familiarekin irtetzeari utzi, nahiz eta denbora tarte motzean izan. 

Gehiago itzuli