Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2015




Giza gorputza, mugitzeko diseinatua

Giza gorputza, mugitzeko diseinatua

ITURRIA: Sportlife
Homo sapiens-etik homo kirolarira, gure gorputzaren eboluzioa aztertuko dugu denboran zehar Gizakiak kirolaria izatera eboluzionatu du.

Duela 7 miloi urte azaldu zen lehen hominidoa, Australopithecus-a,  tximinoen aldean tente ibiltzen zen eta korrika egin zezakeen izakia. Geroago Homo generoa azaldu zen gaur egun arte. Eboluzio filogenetiko honen isladak oraindik gure eboluzio ontogenetikoan darrai, hau da, jaiotzatik lehen urtea bete arte, gizakiaren azken miloika urteetako egokitzapen morfogenetikoak islatzen dira.

Gizakiak ez du azken milaka urteetan filogenetikoki ia eboluzionatu. Oraindik ere, bere inguruneari egokitzeko diseinua mantentzen du, “mugitzera” behartzen zuena, baina egungo gizarteak mugimendu hori mugatu digu eta baita ingurunearekin harremana ere. Duela milaka urte heriotz arrazoi nagusiak gosete aldien, muturreko klimen eta harrapari naturalen ondorio ziren, gaur egun, heriotz arrazoi nagusi gehienak “síndrome metabolikoa” deiturikoaren ondorio dira. Sedentarismoak eta jaki oparitasunak eragindako desoreka da, intsulinarekiko erresistentziagatik 2 motako diabetesa pairatzeko arriskua hareagotzen duena, gehiegizko pisua, bihotzeko alterazioak eta patologiak eraginez. Buruko isuriak eta bihotzekoak eragindako heriotzera iritsiz. 

Gizakia milaka urtetan zehar moldatzeko gai izan bada, orain egoera berriari egokitzeko gai izan behar da ere. Beraz, giza eboluzioa gaur egun aktiboa da, kirolaria egungo homo generoaren eboluzioa da. Kirola egitea síndrome metabolikoa ekiditeko auekera da.  

Giza gorputz heldua 206 hezur, 650 muskulu, 150.000 km nerbio eta 5 odol litro inguruk osatzen dute, energia eskuratu eta mogimenduan transformatzeko diseinatua dagoen sistema konplexua. 

Eliteko maratoi lasterkariak astean 200 km egiten ditu, pertsona sedentarioen gehiengoak astean 1 km egiten dituen bitartean.
Halterofilia lehiakideak entrenamendu saio bakarrean 3 tonelada igotzera irits daiteke.
Txirrindulariak Tour-eko etapa batean 700 kaloria gastatu ditzake, pertsona sedentarioak berriz, 1.500 kaloria erabiltzen ditu ia guztiz bere metabolismo gastuan joango direnak. 

Kirola animalien munduan 
Giza gorputzak uretan ibiltzeko gaitasuna dauka, igerian edo apnea murgilketan  eta baita lurrean ere, korrika eta salto egiteko. Mundu errekorrak hobetzen jarraitzen dira, nahiz eta ugaztunen artean marka apalenetan gauden.

Gehiago itzuli