Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-07-2015




Funtsezko hamar alderdi maratoia egin ostean

Funtsezko hamar alderdi maratoia egin ostean

ITURRIA: Sportlife
Susanne Wechsler, Noom aplikazioaren zuzendaria da Europan. Noom app-ak ohiturak aldatzea eta nutrizioari eta entrenamenduari buruzko aholkuak ematea du helburu. Susanne Wechsler-ek funtsezko 10 alderdi proposatzen ditu, maratoia egin ostean motibazio berbera mantentzeko

Zenbait hilabete daramatzagu plana prestatzen, gure elikadura zaintzen, gure atsedenaldiak zehaki banatzen, baina 42 km-ko erronka amaitzen dugunean, ondoren bete beharreko arauak albo batera uzten ditugu. Hona hemen “lasaialdi osasuntsura itzultzeko” funtsezko hamar alderdi, proba amaitu ondoren indartuta ateratzeko eta hurrengorako prestatzeko:

1. Errekuperatu eta indarberritzeko ordua da
Lasterketa amaitu eta berehalako aldia oso garrantzitsua da, zeren, zure gorputza zaintzen ez baduzu, gaizki sentituko baitzara eta zure motibazioa kaltetu egingo baita. Muskuluetako glukogenoaren erreserbak ia agortuta egongo direnez eta karbohidratoekin bete beharko dituzunez, hobe da arroz integrala edo kinoa daukaten janariak hartzea, gozoa jatea baino, azukre-mailaren bat-bateko igoera ez izateko.
Halaber, proteina asko beharko duzu, ehun muskularra berritzeko, ur asko galdutako fluidoak berreskuratzeko eta barazkiak eta koipe ongarriak handitasuna aritzeko eta errazago errekuperatu ahal izateko. Era berean, oso garrantzitsua da maratoia egin ondorengo gauean ahalik eta gehien deskantsatzea eta alkoholik ez edatea edo fast-food janaririk ez hartzea, zeren horrelakoak jan eta edateko gogo handia izanda ere, hartuz gero, zure gorputza kaltetu egingo baita. 
 
2. Hartu atsedena
Ahal baduzu, hartu egun batzuk sakon deskantsatzeko, zeren zure gorputza erabat nekatuta baitago eta, agian, behatzeen bateko atzazala ere haragian sartuta izan baitezakezu. Jarraitu proteina asko, barazkiak eta koipe osasungarriak hartzen eta, astebete eta gero, gutxi gorabehera, hasi, poliki-poliki ariketa fisikoa egiten. Komenigarria izan daiteke maratoia amaitu ondoren “trantsizio” aldi bat egitea, beste kirol-jarduera batzuk eginez, aurreko hilabeteetan egin duzun planari aniztasuna emateko. Hara zenbait proposamen: igeri egin, bizikletan ibili, egiten duzun talde-kirolari ekin... Eta deskantsatu, kirolari, deskantsatu... Ez bakarrik hankak, burua ere bai. 

3. Ezarri helburu berri bat
Askoz errazago da motibatzea, helburu berria badaukazu gogoan: asmatu beste erronka bat! Ez du zertan izan beste maratoi bat egitea bezain erronka gogorra, baina, jakina, erakargarria izan behar da, erronka berria lortzera bultzatzeko. 

4. Pasatu asteburu bat etxetik kanpora 
Gura baduzu egin txangoren bat, mendian ibili edo antzeko jardueraren bat egin maratoiaren osteko asteetan zehar; zeren horrek motibatuta mantentzen lagunduko baitizu. Agian, kanpora atera eta berriz ere gogoa biztu arte ez duzu korrika egin nahi izango.

5. Entrenatu norbaitekin
Estatistikaren arabera, jarduera fisikoan elkarrekin aritzen diren pertsonek, bakarrik aritzen direnak baino denbora luzeagoan jardun ohi dute. Kidea aurkitzea zaila bada, Noom Coach aplikazioaren bidez zure kirol-helburu berberak dituen talderen batekin batu zaitezke, elkarrekin jarduteko.

6. Aldatu errutina
Maratoian korrika egiteko zehaztu duzun plana, dagoeneko ez da beharrezkoa izango eta onena aldaketa egitea izan daiteke. Iradokizun gisa, inoiz egin ez duzun jardueraren bat egiten; besteak beste, boxeoa edo taldeko kirolen bat.

7. Saritu zeure burua
Bai, lortu duzu! Duela egun batzuk, 42 kilometroak egiteko lehen pausua ematea edo ezarrita zeneukan  marka hura egitea ezinezkoa iruditzen zitzaizun. Ez ahaztu zeure burua zoriontzea, lortu duzunagatik. Baina gaizki jan eta edan beharrean edo kalte egiten dizun zerbait hartu beharrean, kirola egiteko ekipamendua edo zapatila berriak erosi eta estreinatu. Berriro kirolari ekiteko estimulu bat izan daiteke!

8. Disfrutatu zure gorputzerako lortu dituzun onurez
Maratoia amaitu berri duzu eta, seguruenik, inoiz baino sasoirik onenean zaude. Ospatu zein gustura sentitzen zaren! Jantzi armairuan gordeta zeneukan arropa, ia sartu ere ezin zenuen hura eta gozatu horrek ematen dizun pozaz.

9. Erosi liburu bat, oso gogoko duzun gai horietako bati buruzkoa
Oraindik erosi ez baduzu, saiatu irakurri nahi duzun gairen bati buruzko liburua deskargatzen; seguruenik indarrak emango dizkizu apur bat gehiago entrenatzeko, amore emateko gogo izugarria duzunean.

10. Gogoratu gorputzerako eta gogamenerako onura ikaragarriak
Badakigu ariketa fisikoa egitea ona dela ondo sentitzeko, baina, batzuetan, ahaztu egiten zaigu gure egoera fisiko eta mentalean daukan eragina. Aipatutako iradokizunak bete ondoren motibazioa aurkitzen ez baduzu, saiatu kirola egin ondoren nola sentitzen zaren eta ezer egin gabe geldirik geratzen zaren egunean nola zauden idatziz azaltzen. Horrek, kirola egiteak eragiten duen atsegina gogoratzeko balio dezakezu eta horixe izan daiteke berriz ere kirolean jarduteko abiapuntua. 

Gehiago itzuli