Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-07-2015




Bizkarrezur osasuntsua izateko oinarriak: gorputz-jarrera egokia lortu behar duzu

Bizkarrezur osasuntsua izateko oinarriak: gorputz-jarrera egokia lortu behar duzu

ITURRIA: Sportlife
Ariketa hauen bidez bizkarrezur egonkorra eta gorputz-jarrera egokia lortuko dituzu.

Lanegun luzeetan zehar eserita egotea da bizkarreko minaren arrazoi nagusietako bat. Garrantzitsua da, ahal izanez gero, gorputz-jarrera egokia izatea, aldaketarik sortu ez dadin.

Gure bizkarrezurrak eta muskuluek engranajea osatzen dute eta alderen bat mugitzen denean, besteren bat aldatzen da. Hona hemen gorputz-jarrera egokia:

Hasteko, bizkarrezurra behetik gora aktibatu: 
  • Ipini mokorra antebertsioan (aurrerantz flexionatuz). Ipurdia aterako bazenu bezala jarri eta muskulu lunbarrak aktibatzen zaizkizula igarriko duzu.
  • Proiektatu paparra aurrerantz eta sorbaldak atzerantz. Jarrera horrekin eskapuletako muskulu aduktoreak aktibatuko dira.
  • Azkenik, saiatu “gorantz hazten". Horretarako, hurbildu apur bat kokotsa bularrerantz.

Gehiago itzuli