Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-07-2015




Mindfulness elikadura: zentzuz jan

Mindfulness elikadura: zentzuz jan

ITURRIA: Sportlife
Batzuetan ez da hain garrantzitsua izaten “zer” jaten duzun “nola” jaten duzun baino. Zentzuz jateaz ari gara. “Mindufulness”-az ari gara, elikadurari lotua.

Batzuetan ez da hain garrantzitsua “zer” jaten duzun “nola” jaten duzun baino. Gure umoreak eta gure emozioek eragin zuzena dute gure dietan eta gure jateko moduan. Ñabardurak ez ahogozatzeak eta antsietatez jateak okerrago eta gehiago jatea eragiten digute.  Hemen dituzu zenbait aholku zentzuz jateko, Aritem Fresh People-n eskutik, Artiem, Hotelentzako gastronomia jasangarria proiektuaren sortzaileak:

  • 1. Mahaian eserita zaudenean jarri arreta arnasketari. Honek egingo duzuna gogoraraziko dizu. Jan aurretik,aurkezpenaz, koloreez eta jakien testuraz gozatu. 
  • 2. Saia zaitez otordua familia eta lagunekin partekatzen. Itzali gailu elektronikoak, une hau laguartean emateko baita. 
  • 3. Jarri arreta zaporeetan mastekatzen duzun einean, ñabardura berriez gozatuko duzu eta eman jakiei behar duten denbora bere zaporea zabaltzeko. Ez sartu ahoan gehiago mastekatzen ari zaren bitartean. 
  • 4. Erreparatu usainei ere, janariaz gozatzeko orduan paper erabakiorra dute. 
  • 5. Astiro eta neurriz jan asebetetze puntua oharkabean pasa ez dadin. Une horretatik aurrera jateak kalte egingo dizu eta epe ertainean gizenaraziko zaitu.

Gehiago itzuli