Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-07-2015




Hankak: Zergatik ez dut aurreratzen? Ikasi igerilekuan bultzada erabiltzen

Hankak: Zergatik ez dut aurreratzen? Ikasi igerilekuan bultzada erabiltzen

ITURRIA: Sportlife
Ongi burututako ostikadak, gorputz enborra egonkortu eta horizontalago eramango du eta horrez gain, igerian soilik dabiltzanak eta azkar igeri egiten dutenak bereiztuko ditu. … Hemen dituzu lortzeko gakoak

1 Propultsio fasea
Ostikada ona egiteko mugimendua ikasteko ez da denbora askorik behar, baina bai errepikapen asko, igeri egiten dugun bitartean ezin berrikusi dezakegun mugimendua izanik, ezin baitugu esan ongi edo gaizki egiten dugun. Eta behin eta berriro gaizki egiten badugu, inoiz ez dugu modu eraginkorrean egingo.

Ostikadaren keinua jarraiean eta progresiboki egiten dute mugimenduan parte hartzen duten muskuluek, modu honetan: 

1 Propultsio fasea
HASIERA. Hanka apur bat tolestua belaunetik eta orpoa ur gainetik ateratzen da apur bat. 

2 Propultsio fasea
Aldaka tolestu modu azkarrean izterrak gorputz enborrarekiko 30 – 35º-ko angelua izan arte. 

1 Akatsa
Akats nagusia ostikada da. Ez igo izterra belaunaren maila berean utziz. 

3 Propultsio fasea
Blokeatu izterra eta luzatu guztiz hanka bizkor, txankleta kendu nahiko bazenu bezlala. Orkatilak tensiopean egon behar du mugimendu osoan zehar. 

2 Akatsa
Ez tolestu orkatila ostikadan zehar. Honek mugimendua kontrako zentzuan eragingo du.

Lehengoratze fasea
Haka osoak berriz gora egiten du poliki poliki belauna tolestuz, hasierako posiziora iritsi arte (1 propultsio fasea). 

Gehiago itzuli