Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-07-2015




Ezagutu ibilketa atletikoa

Ezagutu ibilketa atletikoa

ITURRIA: Sportlife
Juy Tackas, 10 km-ko ibilketa atletikoan herrialdeko markarik onena duen kirolariaren eskutik, kirol-jarduera horren teknika nolakoa den ikusiko dugu.

Azkar ibiltzea besterik ez dela dirudi, baina hori baino askoz ere zailagoa da. July Tackas, 10 kilometroko ibilketako markarik onena duena, entrenatzen ikusten duzunean, espezialitate honek izan dezakeen zailtasunaz ohartzen zara. Bete itzazu atletismoko pistak dauzkan 400 metroak inork esprintean egingo lukeena baino azkarrago!

Besoen mugimendua zabalago eta beherago egiten den heinean, oinkada ere handiagoa izango da. Alderdi hori garrantzitsua da, zeren, horrela, urrats bakoitzean zentimetro batzuk irabazten baitira.

Ohiko “uhin-mugimendua” ibilketariek mokorra ahalik eta gehien biratuz oinkada luzatzeko egin ohi duten ahaleginaren ondoriozkoa da.

Hankak lurra jotzen duenean, belaunak luzatuta egon behar du; une horretan, belauna flexionatuta badaude, zigorra jaso dezakezu.
Une oro oin batek lurra ukitu behar du. Bi oinak airean badaude, korrika zabiltzala esan nahi du eta, seguruenik, zigorra jasoko duzu.
Kontuz, hiru zigor jasoz gero, lasterketatik kanpo zaude!

Zergatik jardun ibilketa atletikoan?
Artikulazioen kontrako kolpea korrika egiten denean baino askoz ere ahulagoa da. Orkatiletako eta mokorretako artikulazioek gutxiago sufritzen dute. Egia da mokorra gehiago behartzen dela eta ibilketari profesional askori ebakuntza egin behar izan dietela, baina hori errendimendu handiko kirolarien arazoa da bakarrik, zeren mokorra artikulazio handia eta erresistentzia handikoa baita.   Intentsitate handiko kirola da. Ez pentsa ibilketa “paseoan ibiltzea” denik. July-k  180 ppm lortu ditzake intentsitateko serieak egiten dituenean. Ea kapaz zaren gauza bera egiteko, korrika bada ere. teknika menperatzen duzunean, kaloriak erretzen dituzu eta sasoian jartzen zara, eta artikulazioen kontrako kolpea korrikan baino jasaten dena baino txikiagoa da.

Ibilketa egitean “orpoa sartu ohi da”, baina kolpatu gabe. Horregatik, berariazko zapatilak erabil ditzakegu, zoru finagoa eta bigunagoa dutenak, orpotik puntarako trantsizioa erosoago egiteko.

Gehiago itzuli