Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 04-08-2015




Zugan dago konfidantza

Zugan dago konfidantza

ITURRIA: Sportlife
Konfidantza, gure aldeko izatea komeni den aldagai psikologikoa da. Patricia Ramírez gure kirol psikologoak ondoan mantentzeko gakoak ematen dizkigu.

Aldeko izan behar duzun aldagai psikologikoa da zuganako konfidantza. Zugan konfidantza izateak esan nahi du zure erronkak gainditzeko gai zarela sinisten duzula eta ahalegina eta lan gogorraren bidez, mugak gaindi ditzakezula Ikaskuntza iraunkorrean egonez. Konfidantza barne arrazoi eta kanpo egoeren arabera aldatzen da, hauek entrena ditzakezu zure aldean beti izateko. 

Hemen duzu @patri_psicologa ren arbela zure segurtasuna eta konfidantza indartzeko:
  • 1. Zure kirolerako talentua berezkoa duzu. Neke aldiek, teknika aldaketek edo jarraian izandako porrotek zalantza sor dezakete. Baina argi izan behar duzu akatsak zalantzaren ondorio direla gehiago zure ahalegin galerarenak baino. ONA ZARA ETA BADAKIZU!
  • 2. Apaltasuna ongi dago, baina zaren bezain handia zarela jakinez! Konfidantza norberaren ezagutzan eta ahal duela jakitean oinarritzen da. Zure puntu sendoak lehiatzea eta zure hoberena ematen laguntzen dizute. Ona zarela ez badakizu, ezin izango duzu horretan lan egin ezta zure lan taldeari onurarik ekarri ere. Esaldi hau hamar aldiz bukatu arrazoi batekin : “ Ni, handia naiz …..·
  • 3. Zure arrakastak eta zure porrotak aztertu. Atribuzio zuzenak egiten badituzu irabaztean zein galtzen duzunean, honela, emaitzak zure mendean zer neurritan dauden jakingo duzu. Analisi honek bikaina izatera eraman zaituen hori indartzea edo bestela egitea gustatuko litzaizukeena zuzentzea. Erantzukizunak ez du esan nahi zure burua akatsarekin zanpatzea, zure gaitasunaren mendean dagoena kontrolatzea baizik. Egin galdera hau: entrenamendu hau berriro ere egin ahal izango banu edo proba honetan lehiatu, zer da zehazki errepikatuko nukeena? Eta idatz ezazu. Egin gustatu ez zaizunerako konponbideak bilatzea baimentzen dizun ordezko galdera ere: entrenamendu hau berriro ere errepikatu ahal izango balu edo proba honetan lehiatu, zer egingo nuek era desberdinean? 
  • 4. Zure buruari positiboki hitz egin. Zuregan konfidantza izaten lagutzen dizuten hitzak esatean datza. Hizkuntza erabakigarria da eta gure egoera emozionalean eragiten du. “Ez dakit nola irtengo den, ez nago nire une onenean” motako zalantza pentsamenduak badituzu, arrunta da txiki sentitzen bukatzea. Zure buruak ideiak, esaldiak, hitzak edo zereginean eta zure sentsazioetan zentratzea baimentzen dizuten adierazpenak aukera ditzake. Aukeratu honelako pentsamenduak "prestatu nago, ondo entrenatu dut, nire kirolaz gozatzen dut, irabazi arte, nire gogamena sendo eta gai da, kontzentra naiteke".
  • 5. Egin ezazu segurtasuna ematen dizun guztiaren zerrenda bat. Zure ohiturak, beroketa mota edo motibatzen zaituzten hitz edo esaldiak. Ohiturek ordenatzen zaituzte eta lehiatzeko prestatzen zaituzte. Ordenak konfiantza eta segurtasuna ematen ditu.
  • 6. Era arrakastatsuan entrenatzen duzunaren egunerokoa idatzi. Gogamenak zuk eskatzen diozunari jartzen dio arreta. Entrenamendua bukatzerakoan ondo atera den guztia idazten baduzu, entrenatzen duzun bitartean zure arreta-fokua arrakastan egongo da.
  • 7. Akatsen inpaktua gutxitu. Akats bakar batek ez du zuri buruz ezer esaten, zuzendu behar den hura soilik adierazten du, baina ez zaitu deskalifikatzen ez kirolari ez pertsona bezala. Akatsa, akatsa da soilik. Eta asko egin behar dituzu hobetu ahal izateko. Haiek onartzea gure heldutasunaren zati bat da.

Gehiago itzuli