Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 04-08-2015




Lesioen tratamendua: Hotza noiz erabili

Lesioen tratamendua: Hotza noiz erabili

ITURRIA: Sportlife
Argi dituzu kontzeptuak? Noiz aplikatu behar da izotza?  Eta badakizu zein modutan edo zein metodo den eraginkorrena? Artikulu honetan nola egin azaltzen dizugu. 

Hotzaren erabilera kontusioak edo zelula-heriotza eraguteb duen sistema muskuluko-eskeletikoari eginiko gaineskariak  eragindako lesioa dagoenean gomendagarria da. Hasiera batean mina, edema bat edo barne hematoma agertzen da. Eta hamar minuturen ostean, zonaren koagulazioari lagunduko dion basokonstrikzioa gertatzen da. Geroago, hurrengo hiru edo lau egunetan zehar, gorritasunak iraungo du, tenperatura lokal altuagoa, hantura, mina edo funtzio-galera. 

Egoera post-traumatiko zorrotz mota honetan hotza ematea gomendagarria da. Baina ez dira bakarrak. Bere erabilera komenigarria da ere mina eta  hanturazko prozesuak dituzten gaitzetan (ebakuntza kirurgikoaren ondoren, adibidez).

Ehun askotan hotza eman dezakegu: muskuluak, tendoiak, lokailuak, hezurrak, ehun konektiboa, odol-hodiak eta nerbioak. 

Zer gertatzen da hotza ematen dugunean?
Lesioaren ondoren  errekuperazio-prozesua errazten duten efektu fisiologikoak gertatzen dira organismoaren gain: ehunaren metabolismo lokalaren jaistea, edema eta hantura gutxitzea, espasmo muskularraren jaistea, mina gutxitzea, basokonstrikzioa...

Hotza ala izotza?
Izotza jartzea krioterapia-ko  erarik klasikoena da, baina benetan eraginkorra dena, hotza ematea da. Egia esan, izotzaren zuzeneko aplikazioa ekidin behar dugu azala erretzera irits daitekeelako.

Aplikazio-baliabide asko daude krioterapia-rako: ohiko izotz-poltsa , cold pack-ak, erabili eta botatzeko izotz-poltsa kimikoak, hoztutako eskuoihalak edo oihal hezeak, bainu hotzak, lurrun hotzeko espraiak, gel hotzak. Eta hauen guztien artetik nabarmentzekoa, Physicool, hotzaz gain, konpresioa eta sostengua ematen dituen efektu hotzeko hesgailu konprimagarri bakarra. Bi orduko arteko efektua du, ez du aurreko hozterik behar eta hantura eta mina txikiagotzen ditu bizkor. Lesioaren lehen 48 orduetan erabilera jarraituak min hartutako zonaren higikortasuna hobetzen du.

Physicool, efektu hotzeko likido batean bustia dago, azalarekin harremanetan kaltetutako ehunaren beroa xurgatzen duena. Honek ehun sakonak hoztea lortzen du eta, aldi berean, konprimatzen du, ehun bigunen belztea gutxitzea lortuz.

360 graduko estaldurarekin, indarberritze-prozesua bizkortzen du bere  eragin hirukoitzari esker, ebakuntza ondoko prozesuen ondoren eta kirol saio bizienen ondoren indarberritzea bizkortzea lortzen du.

Gehiago itzuli