Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 04-08-2015




Fruta bakoitza jateko unerik onena aukeratu

Fruta bakoitza jateko unerik onena aukeratu

ITURRIA: Sportlife
Fruitu bakoitzak une berezi bat eta kontsumitzeko tenperatura egokia ditu, batzuk uzta bildu ondoren ere heltzen jarraitzen dute.

Ahuakateak: kanpoan heltzen utzi behar dira eta hozkailuan heldu daudenean soilik sartu behar ditugu. Lehenago sartzen baditugu, hondatuko dira.

Arbeletxikoak: Heldugabe erosi badituzu, manten itzazu 20ºra bere kolore laranja bereizgarria izan arte. Sagarretatik edo bananetatik hurbil badadude azkarrago heltzen dira.

Arana: Heldugabe badaude, utz itzazu egun batzuetan giro-tenperaturan. Mamia bigunduko da, baina ez dira gozoago bilakatuko. Jatean, irmoak izan behar dira eta ez dute hauts arin batez esatalirik egon behar.

Kiwia: Heltze-prozesu luzea duenez, ezin da uzta bildu eta berehala jan.

Mertxika: Arrosa eta hori koloreak,  fruitua heldu eta bere kontsumorako prest dagoenaren adierazgarririk handiena dira. Zuztarreko zona horia dagoela begiratu, oraindik heldugabe dagoenean belusatutako itxura du eta.

Sagarra: Usaintsua izan behar du eta ez irintsua. Oso gordinik jasotzen bada, heltzea bizkor daiteke kontserbazio tenperatura handiagoarekin.

Meloia: Heldu badago astuna izan behar da bere tamainari dagokionez. ‘Botika’ usain pixka bat badu umelduta dagoenaren seinale eta hura astintzerakoan plisti-plasta entzuten bada, gauza bera. 

Udarea: Heldu erosten badira, irmoak izan behar dira ikutzean eta orbanik gabe. Laster jan behar dira, nahiko heldugabe biltzen direnean hobeto daude eta. 20ºtik gora mantenduz heltzen dira. 

Banana: Bere puntu hobeezinean azalak kolore hori bizia du eta orban beltz batzuk ditu. Heldua ez badago, mamia gogorra, zuku gutxikoa eta zaporegabea da. Hozkailuan azala beltz bilakatzen da, nahiz eta barrutik ez kaltetu.

Angurria: Heldua dagoen jakiteko, pieza  belarriaren ondoan jarri behar da eta pixka bat estutu; bere puntuan badago, mamiak kraska egin behar du.

Tomatea: Berdea badago ez ezazu gorde hozkailuan. Heltzeko 20ºtan mantendu eta argitik babestu behar da, argiak klorofila pigmentu gorri bihurtzen baitu, baina horrek ez du esan nahi tomatea heldu dagoenik. 

Gereziak, ananak eta mahatsak ez dira bildu ondoren gehiago heltzen eta berdeak erosten badituzte kontsumitu ahal izan baino lehen ustelduko dira.

Gehiago itzuli