Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 04-08-2015




Lesioak: orkatilako zaintiratua

Lesioak: orkatilako zaintiratua

ITURRIA: Sportlife
Zaintiratuak egoki tratatzen ez badira, kronifika egin daitezke. 

Zaintiratua da artikulazio baten lotailu bateko edo gehiagoren distentsioa edo haustura. Horren zioa da artikulazioa bere muga anatomikoak pasatzera daraman traumatismo zakarra. Gainera, trauma berarengatik artikulazioaren aldamenean dauden  muskuluen gehiegizko tentsionatzea sortzen da, eta horrek beregan  hainbat kalte sorraraz dezake, hala nola distentsioak, uzkurdurak, e.a.eta artikulazio-mugikortasunean aldaketak eragingo ditu, eta haiek konpondu ezean, ez digute utziko oinkadaren biomekanika exekutatzen modu arinean.

Honelakoxeak izan daitezke zaintiratuak:
  •  I gradukoa, lotailua hausturarik gabe distenditzen denean eta apenas dagoen edemarik edo hematomarik.
  •  II gradukoa,lotailuaren haustura partziala gertatzen denean.
  •  III gradukoa, lotailua zeharo hausten denean. Kasu honetan beharrezkoa izan daiteke kirurgia.

Bere gradua dena dela, zaintiratuak egoki tgratatzen ez badira kronifika egin daitezke. Ez da nahikoa itxarotea hantura jaitsi eta mina arindu arte, ehun asko berreskuratu behar dira.  

Zaintiratu bat gertatzen denean, izotza jarri behar dugu eta berehala sendagilearengana Joan, hezurreko haustura posible bat X izpien probekin saihesteko, eta adieraz diezagun zer tratamendu jarraitu behar dugun mindutako ehunak berreskuratzeko eta modu horretan berreskuratze osoa bermatzeko; horren epea lotailu-lesioaren graduak zehaztuko ditu.

Orkatilaren kanpoko aldeko lotailuari eragiten dio maizenik gertatzen den zaintiratuak. Lesio horri sarri ez zaio beharrezko garrantzirik ematen eta kronifika egin daiteke  eta edozein traumatismorekin errepika daiteke, askoz ere txikiagoa izan arren. Behar bezala ez berreskuratzeak gure oinkada aldaraz dezake, hankaren muskuluei eta oinaren  zolari eragingo die, eta nahiko luzaro arazoak ekarriko dizkiguten adherentziak eta muskulu-atrofiak sortuko dira.  Gainera, lmindutako lotailuen okerreko orbaintzeak fibrosi bat agerraraziko du, eta horrek elastizitatea eta egonkortasuna urrituko ditu, propiozepzioa aldaraziko dute, eta beraz, horrek eragingo du artikulazioa etorkizuneko lesioen aurrean errazago eror dadin, alegia, kroniko bihurtuko da.

Gehiago itzuli