Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2015




9 trikimailu trailrunner hobea izateko

9 trikimailu trailrunner hobea izateko

ITURRIA: Sportlife
Mendiko erregea izan nahi al duzu? Hona hemen 9 trikimailu trailrunner gisa hobetzearren.

  • 01/ Aldapetan entrena zaitez, baina ez ezazu zelaiko entrenamendua baztertu, horrexek irabazaraziko dizu abiadura eta.
  • 02/ Landu itzazu zeure koadrizepsa, psoak, iskiotibialak eta bikiak gimasia-lekuan makinekin edo pisu librearekin, edo etxean mankuernekin edo zerrenda elastikoekin, igoeretan hobetuko duzu, segurtasun handiagoa emango dizu jaitsieretan eta zure belaunak egonkortuko ditu eta lesioak saihestuko ditu.
  • 03/ Bitarteko ezengokorrekiko lanak, hala nola bosua edofitnessballa, ematen du propiozepzio gehiago eta zure oreka ere hobetzen du.
  • 04/ Malda handia duten jaitsieretan, zabaldu besoak egonkortasuna irabazteko.
  • 05/ Terreno teknikoetan azkar bazoaz, egin itzazu zangokada laburrak eta azkarrak.  Harri edo elementu solteren bat zapaltzen baduzu, kokaera hain laburra izango da, ezen ez baitu erorrerarik eragingo.
  • 06/ Jaitsierak oso intentsuak dira balaztatzeko muskulu-esfortzu eszentrikoarengatik eta denbora irabazteko tentaldi batengatik, egin zati batzuk erritmo azkarraz, eta beste batzuk astiroago zeure onera etor zaitezen.
  • 07/ Ibiltzea ez da koldarrena, alderdi batzuek malda handia daukate eta bertan pixka batean ibiltzeak uzten dizu indarberritzea eta trotearekin duen aldea apenak nabarmendu daitekeen abiaduran. Aprobetxa itzazu aldekoago diren zatiak lasai trotatzeko, eta gogorrenak urrats arinaz ibiltzeko.
  • 08/ Besoek ere laguntzen dute azkar ibiltzen zarenean: joan besook txandaka kokatuz belaunetan, zangoaren zabaldura bultzatu eta ontzeko.
  • 09/ Sasoi betean egon behar duzu trail gogor bati aurre hartzeko: ez egin abiadura edo indar-lanik lehiatu aurretiko hiru egunetan.

Gehiago itzuli