Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2015




Zenbat itxaron behar duzu dutxatzeko entrenatu ondoren?

Zenbat itxaron behar duzu dutxatzeko entrenatu ondoren?

ITURRIA: Sportlife
Entrenatu ondoren... Zenbat denbora itxaron beharko genuke dutxa hartzeko? Eta hobe ur hotzaz ala beroaz? Oraintxe azalduko dizugu

Izerditzea berez ez da gure tenperatura erregulatzeko tresna nagusietako bat baino. Tenperatura gero eta handiagoa izan, orduan eta gehiago lan egin beharko du gure gorputzak egonkor mantentzeko. Zenbait faktoreren mende dago kirol saioa bukatzen dugunetik dutxa har dezakegun arte igaro behar den denbora: Kanpoko tenperatura, tenperatura handiagoarekin, transpirazioa ere handiagoa izango da. Gorputza tenperatura kontrolatzen hasten da beroa larruazaletik kanporatuz, eta lurruntze horren kondentsazioari esaten diogu “izerdi” , kirolean izan dugun intentsitatea (gero eta intentsitate handiagoa, gero eta izerdi gehiago) eta gure genetika (nahiz eta hura entrenamenduaren bitartez alda daitekeen, horrexek lortzen baitu kontrol sistema guztiek eraginkortasunez funtziona dezaten; oso ohikoa da kirolzaleak azkar hastea izerditzen, baina tenperatura oso gutxi igotzen da, eta organismoa oso eraginkorra da hura egon behar duen tokian mantentzen).

Entrenamendua bukatu berritan hartzen badugu dutxa, dutxatik irten eta izerditzen jarraituko dugu, giro beroagoetan, batez ere, baina luzaroegi itxaroten baduzu, eta eguraldia hotza bada, hoztu egin gaitezke. Onena duzu transpirazioa bukatu arte itxarotea eta justu ondoren dutxatzea. Hotza dagoenerako trikimailu bat da denbora hori elastiku berri batekin itxarotea, hozteko arriskua ekidite aldera.

Uraren tenperaturari dagokionez, oso ur hotzarekin dutxatzen bazara, izerdia moztu ordez, kontrako efektua gertatuko da: pixka bat gehixeago izerdituko zara. Larruazala gehiegi hozten da eta organismoak beroa bidaltzen du tenperaturari eusteko. Egokiena? Ur epelarekin hastea eta gustuko duzun tenperaturarekin bukatzea. Ahalegina oso intentsua izan bada, zangoetan minutu pare batean ur pixka bat emateak errekuperatzen lagunduko dizu. Eta bukatzeko beste trikimailu bat, oso garrantzitsua da hidratatzen jarraitzea dutxatik irten ondoren (edan gutxienez edari isotonikotik litro erdia).

Gehiago itzuli