Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2015




Lasterketa teknikan dago

Lasterketa teknikan dago

ITURRIA: Sportlife
Running arloko gure adituak zenbait giltzarri ematen digu teknika hobetzeko, zangokada perfektua lortzeko eta lasterkari gisa hobetzeko

Lasterketa teknika zer den
Lasterka egiten dugunean egiten dugun keinua da. Urteetan barrena nola mugitzen ikasi dugun, hortik ateratzen da eta korrika hasten garenean egiten dugun mugimendua egiteko modu konkretua da.

Mugimenduen eta jarreren gure historikoak eragina izando du tentsio gehiago edo gutxiago izan dezagun, edo era batera edo bestera korrika egin dezagun; are gure anatomia ere alda dezake egituraren aldetik. Hura alda dezakezula du hark ona: zenbait jarraibideri segituz, onura handiak lor ditzakezu zeure osasunaren eta errendimenduaren orainarentzat eta etorkizunarentzat.

“Serietik datorkigun” lasterketa teknikak ez du zertan ona edo txarra izan beharrik, gauza askoren mende dago eta haietako asko ez ditugu inoiz kontrolatu. Gehienetan, gainera, ez dakigu zein den lasterketa teknika zuzena.

Korrika egiteko modu egokia zein den argi edukitzeko, onena da teknika ona duten atleten bideoak ikustea. Jarraian, saiatu “modu kontzientean korrika egiten” eta pixkanaka-pixkanaka zeure mugimenduen gaineko kontrol handiagoa lortzen. Helburua izango da zeure gorputzean zeure buruan gertatzen den gauza bera gertatzea.

Azkenik, norbaiti eska iezaiozu zu graba zaitzan aurreko eta aldeko bistan; horrela zeure burua ikusi ahal izango duzu, kamera mantsoan ere, korrika nola egiten duzun ikusteko eta zuzendu beharreko elementuak identifikatzeko. Ahalegindu grabazioa egiten nekatuta ez zauden une batean. Nekeak teknika aldatzen du.

Lasterketa teknika entrenatzearen onurak
  • Lesioa izateko arriskua murrizten du
  • Energia hobeto erabiltzea eta eraginkortasun handiagoa mugimenduetan
  • Nekea beranduago azal daiteke
  • Indar berezia, erresistentzia, abiadura eta kirol errendimendua hobetzea
  • Jarrera berriro heztea
  • Norbere burua hobeto ezagutzea

Gehiago itzuli