Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2015




Giza gorputza, mugitzeko diseinatuta

Giza gorputza, mugitzeko diseinatuta

ITURRIA: Sportlife
Homo sapiensetik homo kirolara, gure gorputzaren bilakaera errepasatzen dugu denboran zehar. 

Gizakiak kirolarirantz eboluzionatzen du. 

Duela 7 milioi urte azaldu zen Australopithecus izeneko lehen hominidoa, tximinoen aldean tente ibiltzen zen eta korri egin zezakeen. Geroago Homo generoa agertu zen gure egunetara arte. Bilakaera filogenetiko honek oraindik ere gure bilakaera ontogenetikoan islatuta jarraitzen du, hau da, jaiotzatik lehen bizitza-urtera arte, gizakiaren azken miloi urteetako egokitzapen morfogenetikoak islatzen dira. 

Gizakiak , filogenetikoki ez du ia ezer eboluzionatu azken mila urtetan. "Mugitzeko" beharra zuen inguruneari moldatzeko diseinuak jarraitzen du, hala ere, gaurko gizarteak motrizitatea eta ingurunearekiko harremana mugatu dizkigu. Duela milaka urte heriotza-kausak gosete garaiak, muturreko klimak eta harrapari naturalak ziren, gaur egun, heriotza-kausa nagusia "Sindrome metaboliko" izenekoa da. Batez ere sedentarismoak eta dietako oparotasunak eragindako arazoa da. 2 motako diabetesa jasateko arriskua handitzen  du intsulinaren aurkako erresistentziagatik, gehiegizko pisua, alterazio kardiobaskularrak eta patologia kardiakoak agertuz, heriotzara iritsi daitekeena buruko isuriengatik eta bihotzekoengatik. 

Gizakia milaka urtetan zehar moldatzeko gai izan bada, orain egoera berri honetara moldatzeko gai izan behar du. Beraz, gure egunetako gizakiaren bilakaerak aktiboa izan behar du, kirolaria gaurko homoaren bilakaera da. Kirola sindrome metabolikotik bizirik ateratzeko irteera da. 

Giza gorputz heldua bihoz 206 hezurrek, 650 muskuluk, 150.000 km nerbiok eta 5 litro odolek eratzen dute, hauek energia lortu ondoren mugimendu bihurtzeko diseinatutako sistema konplexuaren parte dira. 

Elite maratoilari batek astero 200 km egiten dituen bitartean, pertsona sedentarioen gehiengoak astean kilometro bakarra egiten dute.

Halterofilia lehiakide batek 3 tonako guztizko karga altxatzera hel daiteke entrenamendu saioan. 

Txirrindulari batek 7000 kaloria kontsumitzera irits daiteke itzuliko etapa batean, baina pertsona sedentarioak 1.500 kaloria bakarrik gastatzen ditu eta hauen gehiengoa bere gastu metabolikoan inbertitzen ditu.

Kirolaria animalien munduan
Giza gorputzak uretan eta apneaz urpean igeri eginez moldatzeko ahalmena du eta lurrean, korrika eta saltoka ibil daiteke. Munduko markek hobetzen jarraitzen dute, nahiz eta ugaztunen barruan oraindik oso marka apaletan egon. 

Gehiago itzuli