Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-01-2016




Zure eski-teknika hobetzeko 10 aholku

Zure eski-teknika hobetzeko 10 aholku

ITURRIA: Sportlife
Lor ezazu hamar aholku hauek gauzatuz sasoi honetako zure eski-teknika hobetzea 

1. Posizio atletikoa. Hankak bananduta aldaka edo sorbalden zabalerara, artikulazioak erdi-tolestuta, eskuak gorputzetik bananduta eta aurreratuta. Gorputz-enborra, sendo, malda gorenera mantentzeko joera du.

2. Orkatila flexioa. Orkatilak tolestean eskia zapaltzen dugu hau presio azpian okertu eta bihurgune bat deskribatzen duelarik.

3. Hanken lasaitzea. Biraketan zehar presioa ertzen gainean mantentzeko, hankak pixkanaka lasai ditzakegu. Horrek gainera, gure grabitate-zentroa era naturalean bihurgunearen barnera mugi dadin eragingo du.

4. Eskuak aurrera. Biraketa guztian zehar kanpoko indarrekin borrokatuko dugu abiapuntuko posizio atletikoa mantentzen saiatuz, batez ere, eskuak aurreratuta eramanez. 

5. Angeluaketa. Oreka hobetzeko eta barruko eskian presio gehiegi ez jartzeko, aldaka angeluan jarriko dugu gorputz-enborraren eta hanken arteko lerroa hautsiz.

6. Malda maximoari begirada. Bihurguneko fase guztietan zehar bista goazen  norabidean mantendu behar dugu, aldapan behera! 

7. Bihurgunearen amaieran erlaxazioa. Aldapatik irteterakoan sortzen diren indarrak xurgatzeko hankak lasaituko ditugu apurka, horrek, arinago eskiatzea eragingo digu.

8. Makila sartzea. Makila malda maximoan sartzeak aurreratuta eskiaraziko digu, aurrea hartuz eta gure gorputzeko masa hobeto zuzentzea hurrengo bihurgunerantz. 

9. Bihurgune berriranzko grabitate-zentroa. Biraketa berria hasterakoan gure grabitate-zentroa hurrengo bihurgunearen barnerantz bota behar dugu. Horrela aurreratuta jarraituko  dugu eta ertzak dinamikokiago aldatuko ditugu.

10. Oinetan pentsatzea. Elurretan zer gertatzen den sentitzean gure oinek informazio baliotsua emango digute eraginkortasunarez eskiatzeko. Gainera, gure oinazpiko orekak biraketan zehar sortzen diren kanpoko indarrak hobeto negoziatzen lagunduko digu.

Gehiago itzuli