Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-01-2016




Zure entrenamenduan inoiz konbinatu behar ez duzuna

Zure entrenamenduan inoiz konbinatu behar ez duzuna

ITURRIA: Sportlife
Lesioak  urrun mantendu eta aurreratzea lortu nahi baduzu, hauek dira kosta ahala kosta zure entrenamenduan saihestu behar dituzun konbinazio txarrak .

Gehiago ez da hobe izaten. Ariketa baten zailtasuna handitzeak ez du onuragarriagoa denik esan nahi eta kalterako izan daiteke eta agian lesioa sor dezake. Hauek dira mankorrak ez diren konbinazioak, ekidin itzazu: 

Ezegonkortasuna + indarra = lesioa
Bosu baten, TRX-aren, fitball-aren edo beste elementu ezegonkor baten gainean egindako ariketarik ez da egin behar karga handiekin. Indarra eraginkorki produzitzeko gorputzak euste-puntu egonkorra behar du. Aristotelesek aspaldi esan zuen, “eman iezadazu euste-puntua eta Mundua mugituko dut”, baina gogoratu, egonkorra izan dadila.

Dardara + ez ohiko euskarriak = Arriskua 
Plataforma dardarakorrek bere onurak dituzte  euskarria oinak direnean. Eskuak, aldaka edo bizkarrezurreko alde dortsala sostengatzeak dardarak eragingo ditu indarrak xurgatzeko prestaturik ez dauden artikulazioetan, arriskua oso garaia da.

Irabiatuak + esnea = Eragikortasun eza
Gehigarriak, azkar xurgatuak izateko eginak daude, esnearekin nahasteak bere asimilazioa atzeratuko du. Urarekin soilik nahastea hobe da.


 Plastikoak + running-a = Arriskua!!!
"Klasiko" bat eta osasunerako arriskutsuenetakoa. Transpirazio gutxiegiagatik gehiegi izerditzeak, ariketaren kalterako izateaz gain, kalanbreak, zorabioak eta kolapsoa ere eragin ditzake.

Gehiago itzuli