Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-01-2016




Aurkitu ezazu kirol-bularretako egokiena

Aurkitu ezazu kirol-bularretako egokiena

ITURRIA: Sportlife
Erantzun galdera erraz hauei eta jakin ezazu zein den zure beharretara hobekien egokitzen den bularretakoa. 

Ba al zenekien 5 emakumetatik 1ek ez duela kirolik egiten bularretakoak eragindako trabengatik? Kirola ez egitearen 4. arrazoia da. Horren aurretik daude motibazio eta denbora falta eta osasun-arazoak. 

Ez utzi arazo honek zure bizitza alda dezan. Erantzun ondorengo galdera hauei eta jakin ezazu zein den zure beharretara hobekien egokitzen den bularretakoa.

ZEIN DA ZURE ARAZORIK HANDIENA?

1. EZ ZAIO ZURE BULARREI ONDO EGOKITZEN - Zergatik gertatzen da?

- Tiranteek estutu egiten dute: Zein da zure bularretako neurria?

A-B: joan 1. zenbakira; C-D: joan 2. zenbakira; 
D+: joan 4. zenbakira. 

- Kopak ez dira egokitzen: Zer da garrantzitsuagoa zuretzat? 

Errebote kontrola: joan 1. zenbakira; 
Ukitzean leuna izatea: joan 2. zenbakira. 

2. EZ DIZU BEHAR ADINA EUSTEN 

Ahalik eta gehien eustea behar al duzu zure entrenamendu guztietan? 

- Bai: joan 4. zenbakira. 
- Inpaktu handiko entrenamenduetarako soilik. Honen bila zabiltza: bularretakoak modu erosoan egokitzea: joan 3. zenbakira; eragozpenik gabe mugitu ahal izatea: joan 1. zenbakira.

Bularretako motak: 

1. Zenbakia: Egokitu daitezkeen bandak dituzten bularretakoak bilatu behar dituzu zure bularrak mugitu ez daitezen. Tirante bakar batek (bizkarraren erdian) sorbaldak askatasun osoz mugitzea ahalbidetuko dizu.  

2. Zenbakia: Ez duzu eusteko arazorik, baina zure azala erraz sumintzen da. Josturarik gabeko diseinuak edo ondo itxitako josturak bilatu behar dituzu. Era berean, ziurtatu ezazu jostura horiek material teknikoz eginak daudela, hezetasuna kanporatu dezan eta, horrela, lehor eta eroso senti zaitezen.

3. Zenbakia: Egokitu daitezkeen tirante zabalak dituzten bularretakoak behar dituzu.  Bereizitako tiranteek (bularretako normalen antzekoek) pisua banatzen dute eta gutxiago sartzen dira azalean. 

4. Zenbakia: Aurkitu itzazu aro biguna duten bularretakoak, kirola egiteko aproposak direnak, bi kopekin bular bakoitza bere aldetik eusteko. Krisketekin isten den banda batek bularretakoa hobeto egokitzen lagunduko dizu, baita bularretakoa errazago kentzen ere nekatuta edo izerdituta zaudenean. 

Gehiago itzuli