Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-01-2016




¿Aurkitu al duzu entrenatzeko zure ordurik hoberena?

¿Aurkitu al duzu entrenatzeko zure ordurik hoberena?

ITURRIA: Sportlife
Entzun zure erloju biologikoari eta entrenatzeko zure momenturik egokiena aurkituko duzu.

Kirola egiten baduzu baliteke jada jakitea zein ordutan sentitzen zaren hobekien entrenatzen, baina agian ez dakizu oraindik zehatz-mehatz zein den zuretzako "momentu magiko" hori. Momentu horretan errendimendua hoberena da eta badirudi gutxiago nekatzen zarela.

Erritmo zirkadianoekin zerikusia du. Horiek zure gorputzaren parametro fisiologikoen eguneroko oszilazioak adierazten dituzte. Hau da, badirudi gorputzeko tenperaturaren gorabeherek eragina dutela entrenamenduaren kalitatean: gero eta tenperatura handiagoa, orduan eta errendimendu fisiko hobea.

Gorputzak bere tenperaturarik baxuena du jaikitzen zaren orduaren aurreko ordu bat eta hiru orduren artean eta tenperatura beroenera iristen da arratsaldeko azken orduan.

Orokorrean errendimendua hobea da ordu horietan. Potentzia handiagoa da eta erreakzionatzeko abiadura txikiagoa da: muskuluak beroago daude eta malguagoak dira.

Hona hemen gomendio batzuk zure ziklo zirkadianoek eskaintzen dizuten informazioa aprobetxa dezazun: 

  • Ez aldatu entrenatzeko ordua, orain ondo moldatzen bazara. 
  • Zure helburua estresarekin amaitzea bada edozein ordutan entrena dezakezu. Proba baterako entrenatzen ari bazara hoberena da ekintza hori hasiko den ordu berean entrenatzea. Modu horretan, zure gorputza momentu zehatz horretan gehiago errenditzera ohituko duzu. 
  • Zure momenturik hoberena zehazteko zure gorputzeko tenperatura erregistratu behar duzu aste batean zehar, egunero bi orduz behin. Idatziz jaso ezazu eta ikusiko duzu 1.5º C-ko gorabehera dagoela. Saiatu zaitez tenperatura beroenaren aurretiko 3 orduen eta ondorengo 3 orduen arteko denbora tartean entrenatzen.

Gehiago itzuli