Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2016




Azter ezazu igeri egiteko duzun teknika

Azter ezazu igeri egiteko duzun teknika

ITURRIA: Sportlife
Ba al dakizu zeintzuk diren zure puntu ahul eta sendoak uretan? Jakin itzazu test honekin eta hobetu ezazu datorren denboraldia.

Atera ezazu boligrafoa, hil honetan igeriketako azterketa dagokizu eta. Baina lasai egon zaitezke, hemen ez dago ez gainditurik, ez gutxiegirik. Helburua  zure puntu ahulak zeintzuk diren jakitea da, denboraldi honetan zure hasiera puntua zein den jakiteko eta, horrela, zure entrenamendu teknikoak hobeto planifikatzeko. Ez izan zalantzarik, igerilekuan teknikoki hobetzea, zure helburua lortzeko modurik hoberena baita, helburu hori edozein dela ere. 

Egin behar duzuna:
  • Indarberritzean, sorbaldak uretatik kanpo atera
  • Orpoak uretatik ateratzen dira arinki zipriztinak botatzen
  • Bainujantzia uretatik ateratzen da
  • Aurretiko bistan: urak buruaren erdia estaltzen du. Ez baduzu egiten: krol eran igeri egin ezazu, eta indarberritzearen lehen erdian arnasa har ezazu.
Egin behar duzuna:
  • Gorputzak bira egiten du besoa uretatik kanpo lasai mugitzeko. 
  • Eskua uretan sartzen da buruaren eta sorbaldaren artean. 
  • Eskumuturra luzatuta, lehenik hatz erakuslea eta luzea sartzen dira. Ez baduzu egiten: igeri egin ezazu hatzekin ura ukituz berreskuratzean. Ez mugitu eskumuturrak!!! Eskuen sakontasuna alda dezakezu.
Egin behar duzuna:
  • Has ezazu ostikada izterra jaitsiz. Ez baduzu egiten: egin itzazu hanka bertikalak besoak gorputzari itsatsita. Ondo egiten baduzu, leku horretan mantendu behar zara esfortzu gutxirekin eta inongo norabidetan mugitu gabe. 
  • Luzatu hanka. 
  • Luzatutako hanka gehiago barrentzen da belauna baino. 
  • Mugitu hankak igeri egiten duzu momentu guztian. Ez baduzu egiten: igeri  egin ezazu hanka asko egiten, eta beso gutxi. Geroz eta distantzia gehiago egiteko gai izan behar duzu hanken mugimendua gelditu gabe. Has zaitez 25 metroko errepikapenekin, eta amaitu ezazu 300 metroko errepikapenak egiten hankak gelditu gabe. 
Egin behar duzuna:
  • Esku-azpiak beheraka presioa egiten du ukalondoaren azpian kokatu arte. Ez baduzu egiten: Egin ezazu txandakako heltze arraunkadak, hodiarekin posible bada. 
Egin behar duzuna:
  • - Besoa eta ukalondoa 90º tolestuta. Hatzak barrenera, esku-azpiak atzera begiratzen du. Ez baduzu egiten: landu itzazu aldibereko ariketak etenik gabe. 
Egin behar duzuna:
  • Besoa eta esku-azpiak zuzenean atzera doaz. Ez baduzu egiten: igeri egin ezazu hatz lodiak izterraren zatirik baxuena ukituz, besakada amaitzen duzun bakoitzean.

Gehiago itzuli