Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2016




Lasterketa atletikoa ezagutu

Lasterketa atletikoa ezagutu

ITURRIA: Sportlife
July Takacs, 10 km martxa nazio-errekordunaren eskutik modalitate honen teknika nola den kontatzen dizugu 

Azkar ibiltzea bakarrik dirudi, baina hori baino askoz zailagoa da. July Takacs, 10 km martxa nazio-errekorduna entrenatzen ikusten duzunean espezialitate hau teknikoki zein korapilatsu izatera hel daitekeen ulertzen duzu. Atletismo-pistako 400 metroak edozeinak esprintatuz egin lezakeena baino askoz bizkorrago osatzen ditu! 

Zenbat eta besoei zabalago eta beheragi eragin, zabalagoa da urratsa. Hau garrantzitsua da pauso bakoitzarekin zentimetro batzuk  irabaztea baimentzen duelako. 

“Uhindun mugimendu” klasikoa martxalariak bere urratsa luzatzeko aldaka maximoan biratzearen ondorio da. 

Hanka lurzorura iristen denean, belaunak luzatuta egon behar du. Flexioan badago, ohartarazpen bat jaso dezakezu.

Bi oinetako batek beti lurzorua ikutzen egon behar du. Biak airean badaude, korrika egiten ari zarela irizten zaio eta  ziurrenik ohartarazpen bat jasoko duzu. 

Kontuz, hiru ohartarazpenekin lehiaketatik kanpo egongo zara!

Zergatik praktikatu beharko nuke lasterketa atletikoa? 
Artikulazioen kontrako inpaktua running-ean baino askoz txikiagoa da. Orkatilako artikulazioek eta aldakek gutxiago jasaten dute. Egia da aldaka gehiago behartzen dela eta operatutako martxalari profesional asko daudela, baina hau goi errendimenduko arazoa da bakarrik, artikulazio handiagoa eta sendoagoa baita. Intentsitate altuko kirola da. Ez ezazu pentsa martxa“pasealdia” denik. July-k 180 ppm-ra hel daiteke intentsitate-serieak egiten dituenean... eta, hari jarraitzeko erronka egiten dizugu, korrika bada ere. Teknika menderatzen duzunean, kaloria gehiago erretzen dituzu eta  sasoian jartzen zara korrika egiten baino inpaktu artikular txikiagoarekin.

Martxan “orpokoz sartzen da”, baina inpakturik gabe. Horregatik  zapatila espezifikoak erabil ditzakegu, orpo-puntako trantsizioa era erosoagoan egitea baimentzeko, zola askoz finago eta bigunagoarekin.

Gehiago itzuli