Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2016




Mokaduak hartzea ez denean bekatu: kirolarientzako mokadu osasungarriak

Mokaduak hartzea ez denean bekatu: kirolarientzako mokadu osasungarriak

ITURRIA: Sportlife
Ba al zenekien zure otorduak egunean zehar hartze txikietan banantzeak argaltzen lagunduko dizula? hemen dituzu kirolarientzat mokadu osasungarri onenak .

Egunean zehar “meriendatxo” batzuk egiteak zure energia-maila egonkor mantentzen lagunduko dizu eta argaltzen ere, hurrengo otordura gose gutxiagorekin iritsiko zara eta. Arazoa, presen ondorioz, edozer jaten dugunean agertzen da. Hemen dituzu mokadu osasungarrien adibide batzuk entrenatzen duzun eguneko orduaren arabera: 

  • Ariketa lehen orduan egiten baduzu, baina baraurik entrenatzea ondo ez badatorkizu, altxatu bezain hartu mokadu arin bat indize glluzemiko altuko karbohidratoetan aberatsa,  frutadun jogurta edo eskuz egindako olo barratxoa, adibidez. Zure kiroletako ekipamendua janzten duzun denboran, eragozpenik gabe entrenatzeko prest egongo zara. Zukuak ez dira aukera ona, nahiz eta berriki zukutua izan, zuntza galtzen delako eta bitaminen zati bat ere. Gainera bihotzerrea eragin dezakete.
  • Lanean eguerdiko etenaldian entrenatzen baduzu, zure mokadua digeritzeko denbora gehiago duzu, beraz bere proteína kantitatea handiagoa izan behar du bazkarira gose gutxiagorekin iristen zarela ziurtatzeko. Ogi-xerra integral bat har dezakezu goizerdian, indioilar-bularkiarekin, urdaiazpiko serranoarekin edo atunarekin. 
  • Zure lanaldia amaitzerakoan entrenatzen baduzu, posible da bazkalordutik denbora asko  pasa izana. Goiz erdirako egiten dizkizugun proposamenak probatu. Aukera ona da ere fruitu lehor batzuk  jatea, gordinik eta gatzik gabekoak (kontuz kantitatearekin, kaloria asko dauzkate eta) eta pisu arazorik ez baduzu, txokolate beltz ontza bat ere (gutxienez, % 70ekoa) infusio batekin.
100 kaloria erretzeko 7  era, eta entrenatu gabe! 
Zazpi jarduera, zorrozki "kirol jarduera" moduan hartzen ez diren eta 100 kaloria erretzen lagunduko dizutenak

Jarduera hauek batezbeste 100 kaloria kontsumitzen dituzte (65 kg-ko pertsona batentzat): 

♥ Eslkailerak 10 minutuz igo: gutxi gorabeher, laugarren pisura lau aldiz igotzen ematen duzun denbora. Ahaztu igogailua! 
♥ Lanera txirringaz joan, ordu laurdenean egiten baduzu. Gainera ekologikoagoa eta merkeagoa da. 
 
♥  20 minutuz dantza egitea.
 
♥ Sexua praktikatzea...topaketa sexual arrunta da nahikoa gizonezkoentzat. Emakumezkoek ordu erdia luzatu behar izango dute harremana (aurretiazkoak barne hartuz) zifra horretara iritsi nahi badute. 
♥ 25 minutuz ibiltzea. Lanetik gertu bizi bazara, aukera onena duzu zalantzarik gabe.
 
♥ Etxea garbitu ordu erdiz.  
 
♥ Ordu erdiz muxu eman. Kaloriak muxuka erretzeak pazientzia behar du!

Gehiago itzuli